Breadcrumb

Asset Publisher

Back Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziako Gerentzia Batzordea aktibatu dute

Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziako Gerentzia Batzordea aktibatu dute

Joan den legealdiko geldialdiaren ondoren, bi ordezkaritzek bultzada eman nahi diote mugaz gaindiko lankidetzari.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Kostaldea-Aturri Aglomerazioa (EKAA) erakundeak Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziako (EIET)...

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Kostaldea-Aturri Aglomerazioa (EKAA) erakundeak Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziako (EIET) Gerentzia Batzordea aktibatu dute, gaur foru jauregian egindako lan saioan. Joan den legealdiko geldialdiaren ondoren, bi ordezkaritzek asmo sendoa agertu dute mugaz gaindiko lankidetzari bultzada emateko, Eurohiriko biztanleen bizi kalitateari onura ekarriko dioten elkarlan proiektuak berreskuratuz eta biziberrituz, eta aukera berriak aztertuz. Helburu horren barruan kokatzen da gaurko Batzordea.

Parte hartu dute Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia eta Mugaz Gaindiko Agentziako lehendakariak; Jean-René Etchegaray, EKAAko lehendakaria eta Agentziako gerentekideak; Imanol Lasa, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua eta Agentziako gerentekideak; Jean-Pierre Laflaquiere, EKAAko lurralde lankidetzarako erkidegoko kontseilari ordezkaria eta Agentziako lehendakariordeak; Peio Claverie, EKAAko mugaz gaindiko gaietarako erkidegoko kontseilari ordezkariak; Iker Goiria, GFAko Kanpo Harremanetako zuzendariak; Jean-Paul Badie, EKAAko Zerbitzuen zuzendari nagusiak, eta Marc Amestoy, EKAAko Kabineteko zuzendariak.

Eguneko gai zerrendaren barruan, hainbat kontu landu dituzte. Bilerari esker, Mugaz Gaindiko Agentziaren talde kudeatzaile berriek elkar ezagutzeko, eta Euskal Eurohiriaren etorkizunari buruzko hausnarketa politikoa partekatzeko aukera izan dute. Euskal Eurohiriaren Plan Estrategiko Eragilea prestatzeko prozesuaren jarraipena egin dute, egindako lanen egoera eta hurrengo pausoak finkatuz.

Abian diren proiektuak ere aztertu dituzte, hala nola mugaz gaindiko eskola-trukaketen programa, ekonomia eta mugaren bi aldeetako enpresen arteko elkarlana sustatzeko programak, eta Euskal Eurohiriko Sare Berdea eta Urdina proiektua –REDVERT-. Lanerako aukera berriez ere aritu dira, autobideetako mugaz gaindiko teleordainketaz, esaterako. Azkenik, 2016ko behin-behineko aurrekontua onartu dute.

 

  

1811