Bart eman dute itzaldutzat Aralarren hamar hektarea erre dituen sutea
Bart eman dute itzaldutzat Aralarren hamar hektarea erre dituen sutea
Sua atzo goizean bertan kontrolpean izan bazuten ere, egun osoan zehar bertan lanean jarraitu zuten basozain eta erretenek
Aralarko parke naturalean atzo goizean izandako sutea bart eman dute itzaldutzat Foru Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko zuzendaritzako teknikariek. Nafarroako mugatik gertu, Enirio eta Igaratza arteko mendi magal batean, izandako suteak hamar bat hektarea erre ditu, larreak, sasiak eta zuhaitzak batik bat.
Lurralde Oreka Berdeko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritzan goizeko 7.00etan jaso zuten abisua eta sua kontrolpean izatea lortu zuten 9:30ak alderako, baina basozainek eta baso suteen aurkako erretenek bertan jarraitu zuten egun osoan zehar, baso sute arriskuagatik alerta naranjan egonik, harkaitz artean zabaldutako sua erabat itzaldutzat eman arte. 21.00ak pasata eman zuten itzaldutzat eta gauean bertan izan da erreten bat zaintza lanetan.
Lekuan Foru Aldundiaren honako baliabideak aritu ziren lanean:
Suhiltzaileen baliabideak
Suhiltzaile kopurua: 9
Parkeak: 2 (Ordizia eta Legazpikoak)
Ibilgailuak: 2 kamioi forestal, autoponpa bat eta bi ibilgailu arin.
Mendietako eta Natur Inguruneko Zuzendaritzako baliabideak
Basozainak: 5
Teknikariak: 1
Baso suteen aurkako erreten-taldeak: 4
Uraskak: 2
Suhiltzaileak atzo goizean bertan erretiratu ziren bertatik, sua kontrolpean hartua izan ondoren. Tarte horretan, suhiltzaile bat zauritu zen eta Ertzaintzaren helikoptero batek Zumarragako Ospitalera eraman zuen.
Baliabide horiez gain, Nafarroako Gobernuko helikoptero batek sutea itzaltzen parte hartu zuen goizean zehar, Lareoko presatik ura hartu eta isuriz.
Foru Aldundiko teknikariak sutearen arrazoiak aztertzen ari dira. Oraingo honetan ere, foru erakundeak eskerrak eman nahi dizkie baso-sutea itzaltzen parte hartu duten pertsona eta baliabide guztiei, tenperatura oso altuetan eta eremu malkartsu batean egindako lanagatik.
2641