Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ez da aldaketarik izan Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan

Ez da aldaketarik izan Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan

Azken 24 orduetan ez da positibo berririk izan, ezta heriotzarik ere, eta bat da COVID-19n positibo emanda jarraitzen duen egoiliarra.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren balantzea egin du COVID-19ari dagokionean, eta azken 24 orduetan lurraldeko egoitza-sarean ere ez dela aldaketarik izan jakinarazi du; 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean.

Beraz, pertsona bat da diagnostiko positiboarekin jarraitzen duena, eta, guztira, 394 adineko lagunek gainditu dute COVID-19a eta 168 zendu dira. Positiboarekin jarraitzen duen pertsona Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan artatua izaten ari da. Osasun-krisia hasi zenetik, 16 zentrok izan dituzte COVID-19 kasu positiboak, eta gaur arte, 15ek utzi dute atzean birusa: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1860