Ez da COVID-19 kasu berririk atzeman Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean
Ez da COVID-19 kasu berririk atzeman Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean
Donostiako gizarteratzeko baliabide bateko erabiltzaile batek eta Argixaoko unitate soziosanitarioan berrogeialdia egiten ari den beste batek positibo eman dute azken orduetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan ez da COVID-19 kasu positibo berririk atzeman lurraldeko adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean. Hala ere, eta Gizarte Politiken Sailak jasotako informazioan oinarrituta, azken orduetan, Donostiako gizarteratzeko baliabide bateko erabiltzaile batek positibo eman du, eta Zumarragako Argixaoko unitate soziosanitarioan ospitaleratu ondoren berrogeialdia egiten ari den beste pertsona batek ere positibo eman du. Ondorioz, eta PCR probak egiten jarraitzen den bitartean, gizarteratzeko baliabidearen bizikidetza-unitatea isolatua izan da, baita unitate soziosanitarioan eragindako sektorea ere.
Adinekoen egoitzei dagokienez, 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen dute sarean, sei dira COVID-19 positibo emanda dauden pertsonak, guztiak ere egoitza bereko erabiltzaileak, Donostiako Hermano Garate – San Ignacio. Horietako lau Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan daude, eta bik ospitaleko arreta behar dute. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, bi pertsona hil dira COVID-19rekin, horiek ere Hermano Garate – San Ignacio zentroko egoiliarrak.
1754