Ez da heriotzarik izan azken 26 egunetan adineko pertsonen egoitzetan
Ez da heriotzarik izan azken 26 egunetan adineko pertsonen egoitzetan
Azken orduetan ere ez da COVID-19 positibo berririk atzeman eta sei dira diagnostiko positiboarekin jarraitzen duten pertsonak.
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen azken orduko egoeraren berri eman du, eta jakinarazi du, 65 zentro eta 5.425 plazako sarean, ez dela aldaketarik izan azken 24 orduetan; beraz, guztira 26 egun dira COVID-19 duten pertsonen heriotzarik eman ez dela eta 20 kasu positibo berririk gabe.
Martxoaren 19an lehen kutsatzeak atzeman zirenetik, 389 adineko pertsona sendatu dira (%69,2), 167 lagun hil dira (%29,7) eta sei pertsonek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute egoitza bakar batean (%1,1). Gaur egun, inork ez du ospitaleko arretarik behar eta gaixorik dauden pertsona guztiak egoitzan bertan artatuak izaten ari dira.
Gaur arte, 15 zentro geratu dira COVID-19 gabe, kasu positiboak izan ondoren: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.
1441