Foru Aldundiak gizarte kohesioa eta enpresen lehiakortasuna sendotzeko neurri sorta bat onartu du
Foru Aldundiak gizarte kohesioa eta enpresen lehiakortasuna sendotzeko neurri sorta bat onartu du
Ezohiko Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen foru arauaren dekretuan jasotzen den neurri sortak familiak, enpresak eta autonomoak egungo prezio inflazioaren eta egoera makroekonomikoaren aurrean babestea du helburu
Gipuzkoako Foru Aldundiak premiazko foru-arau proiektu bat onartu du gaur Ezohiko Gobernu Kontseiluan, familien, enpresen eta autonomoen ongizatea eta lehiakortasuna bermatzeko neurri-sorta bat onartzeko. Zerga- eta aurrekontu-xedapen horiek 2024rako aurrekontu-proiektuaren eranskinaren zati bat ziren. Oposizioak EAJ-PNV eta PSE-EE koalizioaren aurrekontu proiektua onartzeari uko egin ondoren, foru erakundeak premiazko foru arau proiektua aurkeztu du Gipuzkoaren lehiakortasuna eta kohesio soziala bermatzen jarraitzeko.
Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak neurri horiek aurkeztu ditu Kontseiluan, eta adierazi du “egungo testuinguru ekonomikoak gure eskumen fiskala aplikatu behar duela, gure herritarren finantza-sendotasuna eta ongizatea bermatzeko, eta, bereziki, kolektibo ahulenak bermatzeko”. Ildo horretan, gaineratu du “gaur egun bizi dugun bezalako ezohiko egoerak, ziurgabetasunez betetako ingurune makroekonomiko batekin, erosketa-saski, energia-prezio eta lehengaietan prezioen igoerarekin, beharrezkoa da, fiskalitate egonkor batetik abiatuta, ezohiko neurriak aplikatzea eskatzen du”. Horrela, lehen sektoreko jarduerek, garraiolariek eta autonomoek bere forfaita handitzea da helburua, PFEZean, justifikatzen zailak diren gastuengatik. Era berean, neurri hori sozietateen gaineko zergan mikroenpresei aplikatzea ere proposatzen da.
Diputatuen Kontseiluak gaur onartutako foru dekretu proiektuaren helburuen artean, tasa eta balio katastralak eguneratzea dago, % 2,5ean. PFEZaren tarifaren deflaktazioa ere aurreikusten da, urrian Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak hiru foru-lurralde historikoetarako adostutakoaren kontutan hartuz hau % 2,5 igoko litzateke.
Gobernu Kontseiluak gaur onartutako neurri fiskalen multzoak 52 milioi euroko eragin negatiboa izango du zerga-bilketan. “Gipuzkoako egoera ekonomikoa sendoa da une honetan”, adierazi du Peronak, Gipuzkoako datu makro nagusiak aipatuz eta egoera hori aprobetxatzearen garrantzia gogoratuz, Aldundiak Gipuzkoakoekin duen konpromisotik abiatuta “”gure herritarrak babestuko dituzten eta lurraldearen lehiakortasunean sendotzen eta aurrera egiten lagunduko duten tresnak ematea da gure helburua inor atzean ez uzteko”.
Gobernu Kontseiluak gaur onartutako neurriak urtarrilean egingo den Batzar Nagusien osoko bilkuran berretsi beharko dira. Neurri horien aplikazioak, behin lege-proiektua onartuta, atzeraeragina izango du 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Fortuna Handien Aldi Baterako Zerga onartzea
Bestalde, gaur onartu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan Fortuna Handien Elkartasuneko Aldi Baterako Zerga. Horrela, 2023ko ekitaldiari dagokion zerga kobratzeko zerga-sisteman sartuko da. Foru gobernuak aurkeztutako Foru Arauaren proiektuak Elkarrekin-Podemosen babesa izan du.
38/2022 Legeak onartutako zerga honen aplikazioak Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan 2022ko abenduaren 27an lortutako akordioari erantzuten dio. Zerga pertsonala da, ondarearen gaineko zergaren osagarria. 3,2 milioi eurotik gorako ondare garbiak zergapetuko ditu zerga berriak, eta ordaindu beharreko emaitza duten pertsona fisiko zergadunek bakarrik aurkeztu beharko dute.
Horrela, gaur onartutako Foru Arauak lau tarteko tarifa bat planteatzen du, % 1,70eko tasarekin 3,2 milioi euroko likidazio-oinarritik aurrera. Aldundiak hasieran aurkeztutako proiektuari dagokionez, tarifaren azken zatia aplikatzeko oinarri likidagarria murriztu da, eta horrek ondare handienei eragiten die. Hasierako ataria 16 milioikoa zen hasieran, eta gaur Batzar Nagusietan onartutako foru-arauan 14,5 milioi eurokoa da.
Likidazio-oinarria, gehienez (Euroak) |
Kuota osoa (Euroak) |
Likidazio-oinarriaren gainerakoa, gehienez (Euroak) |
Tasa aplikagarria (%) |
3.200.000 |
0 |
3.200.000 |
% 1,70 |
6.400.000 |
54.400 |
6.400.000 |
% 2,10 |
12.800.000 |
188.800 |
3.200.000 |
% 2,50 |
14.500.000 |
231.300 |
Hortik gora |
% 3,50 |
Fortuna handien gaineko zerga aldi baterako izango da, eta 2023ko ekitaldian bertan aplikatuko da; horrek esan nahi du 2024ko errenta-kanpainan aitortuko dela.
2082