Breadcrumb

Asset Publisher

Back Foru Aldundiak Mugi txartelaren erabiltzaileentzat bizikletak doan aztertzeko programa bat atera du

Foru Aldundiak Mugi txartelaren erabiltzaileentzat bizikletak doan aztertzeko programa bat atera du

Mugikortasunaren Europako Astean —irailaren 16tik 22ra—, Mugi txartelaren erabiltzaileek euren bizikletaren azterketa doan egiteko eskubidea izango dute, Gipuzkoako hainbat herritako 7 dendatan

2020/09/16

Europa osoan irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen esparruan aurreikusitako ekintzen artean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak —Rafaela Romero diputatu sozialista bertako burua da— Mugi txartelaren titularrek euren bizikleten azterketa doan egiteko programa sustatzen du.

 

Garraio publikoaren erabiltzaile guztiei zuzendua, programak erabiltzaile horiei euren bizikleta doan aztertzeko aukera emango die, bizikletaren erabilera bultzatzeko ekimen honetara atxiki diren Gipuzkoako lurralde osoko zazpi establezimenduetakoren batean garraio-txartela erakutsiz soilik.

 

Azterketan eta doikuntza egitean bizikletaren atal hauek ikuskatuko dituzte: gurpil-azalen egoera eta pneumatikoen presioa ikuskatzea, gurpilak zentratuta daudela aztertzea, aldagailuak doitzea, galgen egoera aztertzea eta segurtasunari lotutako azterketa orokorra egitea. Ikuskapenaren ondorioz piezaren bat ordezkatu edo konpondu behar bada, dendek kosturik gabeko aurrekontua aurkeztuko diete erabiltzaileei, hauek aztertu eta zer egin erabaki dezaten. Konponketa edo ordezkapen horien kostua bizikleten jabeek ordaindu beharko lukete.

 

Gaur Zumarragan Aldundiaren ekimen honekin bat egin duten zazpi negozioetako bat bisitatu duen Rafaela Romero diputatuak azpimarratu du “mugikortasun jasangarriko ohitura gurutzatuak sartzea sustatzeko eta gure ohiturak zuzentzeko ekimen soil honen ahalmena, gure egunerokotasunean garraio publikoaren eta bizikletaren erabilerak uztartu baitaitezke”. “Bai garraio publikoa bai bizikleta gure mugikortasun-politikaren ardatz nagusiak dira eta, lurraldeko herritarren laguntzarekin, politika horrek guztiok nahi dugun Gipuzkoa konektatura eta jasangarrira hurbiltzen gaitu”.

 

Mugikortasuneko ohituretan sakontzea bilatzen duen online galdeketa bat osatu ondoren, ekintza honetan parte hartzen duten erabiltzaile guztiek 100 euroko 4 bonuren (denda bakoitzeko 2) zozketan parte hartuko dute, materiala erosteko edo konponketak egiteko erabiltzeko.

 

Hauek dira ekimen honetan parte hartzen duten Gipuzkoako zazpi dendak:

 

  • Irun:                                        Ciclos Jaizkibel (Eliza Karrika, 4)
  • Eibar:                                     RocketBike-RB Sport Group (Isasi Kalea, 16, behea)
  • Zumarraga:                            Zatika (Etxeberri Auzoa zk/g)
  • Errenteria:                              Khubikes (Nafarroa hiribidea, 30)
  • Tolosa:                                   Bicicletas Arsuaga (Euskal Herria kalea, 37)
  • Donostia:        Ciclos San Marcial (San Martzial kalea, 1)

Ciclos Arretxe (Zabaleta kalea, 54)

  

2418