Foru Aldundiak zikloturismoaren aldeko apustua egin du Itzulia Basque Challengeko proba herrikoi berria babestuz
Foru Aldundiak zikloturismoaren aldeko apustua egin du Itzulia Basque Challengeko proba herrikoi berria babestuz
Foru Aldundiak zikloturismoaren aldeko apustua egin du Itzulia Basque Challengeko proba herrikoi berria babestuz
Proba egin eta hurrengo egunean, zikloturismoaren zaleek lasterketaren etapa nagusia egin ahal izango dute, talde profesionalek bezala, eta martxa ospatzeko zerbitzu espezifikoak egongo dira.
Iker Goiria, Turismoko zuzendaria
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Itzulia Basque Challenge txirrindularitza lasterketak Itzulia Basque Challengeko Ilehen Zikloturista Martxa aurkeztu dute. Txirrindularitza proba egin ondoren, zaletuek lasterketa profesionaleko gainerako partaideak bezala sentitzeko aukera izango dute Itzuliaren etapa nagusian zehar, proba ofiziala egin eta hurrengo egunean profesionalek dituzten azpiegitura berberak aprobetxatuz.
Ibilaldi zikloturista honek bi ibilbide ezberdin eskaintzen ditu zailtasun mailaren arabera. Alde batetik, ‘World Tour’ ibilbideak 137,8 kilometro eta 3.600 metroko desnibela ditu pilatuta, eta ‘Iraupen Erdia’ izeneko aukerak, berriz, 80,6 kilometro eta 2.100 metroko desnibela. Bi kasuetan irteera eta helmuga Eibarren daude eta apirilaren 9an bertan egingo dira.
Izen emateak 2023ko Itzuliaren azken etapako irteera eta helmuga gunera sartzeko akreditazioa jasotzen du, lasterketaren funtzionamendua barrutik ikusteko aukerarekin. Maillota, izen ematearekin batera, proba profesionalaren marka ofiziala den Gobik markak diseinatu eta ekoitzi du. Gainera, hainbat zerbitzu jarriko dira eskuragarri, hala nola dutxak dituen gune bat, lotura profesionalen motoa, ibilbidearen osteko bazkaria, ibilgailu eta bizikletentzako aparkaleku pribatua, zerbitzu mekanikoa eta laguntza medikoa, besteak beste. Izen-emateak zabalik daude eta www.itzuliabasquechallenge.com webgunearen bidez egin daitezke.
Erakargarritasun turistikoa
Horrelako ekitaldiak oso erakargarriak dira zikloturismoaren jarraitzaileentzat, eta, beraz, Equinoccio Viajes Gipuzkoako enpresarekin batera, dortsala eta ostatua barne hartzen dituen pakete turistiko bat prestatu da. “Horrela, proba honen alderik turistikoena aktibatuko dugu, eta etorkizuneko edizioei begira ospea hartzeko aukera izango dugu, ekitaldi hau erreferentzia bihurtzeko, bisitari asko biltzen dituzten beste zikloturista batzuk bezala, hala nola Lieja-Bastogne-Lieja edo Paris-Roubaix”, Aldundiko Turismo zuzendari Iker Goiriak azaldu duenez.
Era berean, zuzendariak nabarmendu duenez, “txirrindularitzarekiko zaletasun handia duen lurraldean bizi gara, eta horren erakusgarri da bertako jendeak nola bizi dituen lasterketak ikusle gisa, zein zikloturismoarekiko interesa dela-eta jasotzen ditugun bisitak. Hori dela eta, erabat sinetsita gaude Itzuliaren antolakuntzarekin elkarlanean aurrera eramandako ekimen hau oso ideia erakargarria dela eta aurrera jarraitzeko etorri dela”. Gainera, erantsi duenez, “kirolak ordezkatzen dituen balioak eta naturarekiko errespetua, turismo jasangarriaren eta mugikortasun modu berrien ereduarekin, erabat lerrokatuta daude Aldunditik lantzen ari garen turismo ereduarekin. Ekimena lurralde barruan izango da, gure beste ildo estrategikoetako bat”. Azkenik, adierazi du “horrelako kirol-proben zirkuituan sartuz gero, Gipuzkoa txirrindularitzako lurralde gisa posizionatzeko aukera” irabaziko dugula, “azken urteetan gorantz doan turismo mota bat”.
Bestalde, Julián Erasok, Euskadiko Txirrindularitza Erakundeen presidenteak, azpimarratu nahi izan du proiektu honen helburua txirrindularitzaren bidez lurraldea eta turismoa sustatzea dela. “Gipuzkoa eta Euskadi txirrindularitzaren sinonimoak dira. Zalego onenetako bat dugu, eta sekulako pasioa pizten duten mundu mailako lasterketak. Bada garaia gure bizikleta kultura ustiatzeko, zaleek profesionalek egiten duten bezala bizi dezaten ".
2695