Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzeko ginkana erraldoia egingo da ehunka gazterekin
Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzeko ginkana erraldoia egingo da ehunka gazterekin
Feel My Way Kooperatibako gazte ekintzaileek antolatu dute Aldundia eta beste 11 eragileren babesarekin, eta 30.000 euro banatuko dira saritan.
Gehitu duenez, helburu asko lortu dituzte ekimen honekin. Alde batetik, iraunkortasunari loturiko gaiei buruz pentsarazteko balio izan du esperientziak, eta baita egunerokotasunean dauden mugak egon arren, taldean aisialdiaz gozatzeko plan eta ekintzak egin daitezkeela erakusteko ere. Eta bestetik, bidaien finantziazioari begira, beti egin izan ohi diren errifa, bonboi eta jertseen salmenta aurten zaildu egin denez, kezka bat den finantziazioaren gaiari alternatiba bat aurkezteko lehenengo pausua eman da.
“Ekintzailetasunaz ari garenean, burura datozkigunak Google edo Facebook, nagusien kontuak, teknologia berritzaileenak… dira. Gazteentzat imajinaezina da proiektu ekintzaile bat haien baitan garatzea, nahiz eta, ikastetxeetan geroz eta gehiago lantzen ari den gaia den ekintzailetasunarena. Dena dela, Feel My Way Kooperatiba hau apurtzen hasi da. Hasi ziren unetik ez zuten teknologia berrienaren aurkikuntza egin, ezta Sillicon Valley-ko startup handiena sortu, baina bai Euskal Herrian aldaketa bat eragiten hasi gazteak izan arren”, azaldu du kooperatibaren ordezkariak. Zehaztu duenez, Feel My Way 18 urteko gazte batzuek sortu zuten, helburua gazteak ondo pasatzen eta ziren bezalakoak izateko libre sentitzen ziren bitartean, gauza berriak deskubritu eta esperimentatzea zelarik.
Sortu zirenetik, eragile honek sei urte daramatza, Euskal Herriko Feel My Way Kooperatibako Euskal Herriko gazte ekintzaileek Zuk Zeuk Lehiaketaren final handia izango den online lehiaketa antolatu dute martxoaren 22tik 26ra bitartean. Bi hilabeteetan zehar Garapen Jasangarrirakorako Helburuak landu dituzte Euskal Herriko 900 gaztek eta, orain, hauetatik 300ek final handia jokatuko dute. Ekitaldiak izanez formatu berritzailea zuen: leku jakin batean ez ezik, Donostiako puntu ezberdinetan mugituz ibili behar ziren gazteak, aurretik lehiaketan landu zituzten gaien inguruan erronka ezberdinei aurre eginez. Orain horrelako ezer egitea posible izango ez den arren, ukitu berritzaile hori mantentzeko modua aurkitu dute, horretarako bide telematikoak baliatuz.
Ekitaldia gaur goizean aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian egin den prentsa agerraldi batean, eta bertan izan dira Eider Mendoza Gobernantza diputatua eta foru bozeramailea eta Nora Kortaberria Bilbao, Feel My Way Kooperatibako ordezkaria. Ekimenak Euskal Herriko 12 eragileren babesa jaso du, tartean foru erakundea bera edota Laboral Kutxa eta Eusko Jaurlaritza bezalako eragile publiko zein pribatuak. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete babesleei, dinamika eta finala bera ospatzea ahalbidetzeagatik.
Gai hauetako hainbat lerro jorratu dira Zuk Zuek lehiaketa osoan zehar, bakoitza babesle den eragile hauetako batek proposatuta eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duena:
- Elkartasuna Laboral Kutxarekin batera.
- Goserik ez Hazirekin batera.
- Ekoizpen eta kontsumo arduratsua Ausolan Fundazioarekin batera.
- Mugikortasun iraunkorra Mugirekin batera.
- Bizitzarako gaitasunak Edex Fundazioarekin batera.
- Etorkizuna sortzen Mondragon Team Academy, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, IMH eta IED Kunsthal Bilbaorekin batera.
Final honetan, 300 gazteak 20 taldetan banatuta egongo dira, eta plataforman zehar erronkaz erronka ibiliko dira puntuak biltzen. Talde hauek, 700 eurotik hasi eta 1.000 euro arteko sariak izango dituzte. Hauek dira ikastetxe eta gazteleku finalistak:
- Beasaingo Andramendi Ikastola
- Elgoibarko Elgoibar Ikastola
- Debako Gaztelekua
- Oñatiko Gaztelekua
- Zegamako Gaztelekua
- Lezoko Ttakun Kultur Elkartea
- Urretxuko Ugle Lanbide Eskola
- Amorebietako Lauaxeta Ikastola
- Gernikako Seber Altube Ikastola
- Lekeitioko Lekeitio BHI
- Santurtziko Calasanz Ikastetxea
- Bilboko Jesus Maria Bilbao Ikastetxea
Garapen Jasangarria
Mendozak gogoratu duenez, Nazio Batuek 2015ean onetsi zuen Garapen Jasangarrirakoari buruzko 2030 Agenda, zeina baita “abagune bat herrialdeek eta beren gizarteek bide berri bati ekin diezaioten, gizartearen bizimodua hobetzeko, inor atzean utzi gabe”. Agendak ezarritako 17 helburuen artean daude, besteak beste, pobrezia ezabatzea, klima aldaketaren aurkako borroka, hezkuntza, emakumearen berdintasuna, ingurumenaren defentsa, gure hirien diseinua, bakea eta bizikidetza, energia, eta ekoizpen nahiz kontsumo arduratsuak.
Bozeramaileak gogorarazi duenez, Foru Aldundiak azken legealdian ekin zion Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan kokatzeari erakundeak aurrera eramaten dituen era askotako ekintzak eta proiektuak, Etorkizuna Eraikiz ekimenetik hasita. “Gure lurraldea konprometituta dago agenda global berri horrekin, helburutzat baitu pobrezia desagerraraztea, desberdinkeria murriztea, planeta babestea eta pertsona guztien onura bermatzea”, defendatu du. Horren haritik, gaineratu du ezen helburu hori lortzea gizarte osoari dagokiola, eta esparru horren barruan, Feel My Way-k antolatzen duen Zuk Zeuk lehiaketa bezalako ekimenak norabide egokian doazela nabarmendu du.
“Mota honetako egitasmoak gazteekin, nerabeekin eta, azken finean, belaunaldi berriekin partekatzeak berebiziko garrantzia du”, esan du foru diputatuak, azpimarratuz Etorkizuna Eraikizek bultzatzen duen biharko Gipuzkoa eraikitzeko prozesu partekatu horretan gazteek protagonista izan behar dutela, “beraiek baitira etorkizuna”. “Sarritan esan ohi dugu Aldundiaren helburu nagusia Gipuzkoa Europa mailan desberdinkeria gutxien duten lurraldeen artean kokatzea dela eta, horra heltzeko bidea, Garapen Jasangarrirakorako Helburuek aldezten dituzten lan lerroak dira. Horregatik jarraituko dugu hauen inguruan politika publikoak bultzatzen, eta gaur hemen gazte ekintzaile hauek babesten dituzten bezalako ekimenak babesten, adierazi du.
Nerabeei begiak zabaltzea
“Nerabezaroa aldaketa, proba eta aurkikuntza garaia da, eta gazteak askotan galduta aurkitzen dira haien heltze prozesuan. Munduan gertatzen denari kasu handirik egiten ez diete, haien munduan baleude bezala, burbuilaren barruan oraindik”, esan du, bere aldetik, Nora Kortaberria Bilbao Feel My Way-ko ordezkariak. Kontuan izanda, etapa honetan burbuila hori apurtzen hasten den unea dela, Feel My Way-k duen helburua errealitatearen nozio lokal eta internazionala ematea da. “Poliki poliki egunerokotasuneko erabakiak kontzienteki hartzen hasi eta norberak bere inguruan non eragin edo ekarpena non egin dezaketen jakiteko bidea erakustea, gazteek ikusi dezaten uste baino gaitasun eta garrantzi handiagoa dutela egoera ezberdinen aurrean”, gaineratu du.
Honen aurrean, Feel My Way Kooperatibak Zuk Zeuk Lehiaketa sortu du, eta lehiaketa izanik gazteen arreta eta parte-hartzea lortzeko modua, haien interesekoa den zerbait tartean dagoela da: taldeak aukeratuko duen bidai baterako deskontua. “Izan ere, gaur egun horren mugatuta gauden honetan, gazteen artean taldeko bidaiek ekartzen duten motibazioa berreskuratzeko nahia izan dugu, ikas bidaiek zein bestelako bidaiek. Eta motibazio horrek dakarren energia erabili egunerokotasunean gazteen aisialdia berraktibatzeko” azaldu du.
14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat aisialdi eta bidaiei loturiko esperientziak antolatzen. Gainera, jada formatu eta estilo ezberdinetako proiektuak aurrera eraman dituzte: udarako atzerriko ingeles-egonaldiak, motxilero-abenturak, denetariko ikas bidaiak zein lehiaketak eta programa hezigarriak, guztiak Zuk Zeuk lehiaketa bezala ginkana eta erronketan oinarritutakoak.
2036