Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gari, Celtas Cortos eta Texas izango dira Pasaiko Itsas Festibalaren kontzertu nagusiak

Gari, Celtas Cortos eta Texas izango dira Pasaiko Itsas Festibalaren kontzertu nagusiak

Festibala maiatzaren 28tik ekainak 1 arte egingo da

2020/02/26

Pasaian ospatuko den Itsas Festibalean egongo diren kontzertuak aurkeztu dituzte Harkaitz Millan-ek, Kulturako Diputatuak, Izaskun Gomez-ek, Pasaiako alkateak, Xabier Agotek, Festibaleko zuzendariak eta Get in-eko Amaia Ispizuak. Festibal honetan ere 100 itsasontzi baino gehiagok parte hartuko dute. Gari, Celtas Cortos eta Texas kontzertu nagusiak izango dira.

Maiatzaren 28an, itsasontzi handiak, Shtandart, Oosterschelde eta Marité, heldu eta gero, Garik emango du kontzertua Pasai San Pedron.  Ostiralean, berriz, Celtas Cortos taldearen kontzertua izango da Antxoko barrutian eta Maria Berasartearena Donibaneko barrutian. Bukatzeko larunbatean Texas talde eskoziarraren kontzertua izango da Trintxerpeko barrutian. Hauez gain, beste kontezertuak izango dira; Lur Usabiaga, ELE eta Arizona Baby hain zuzen, eta Katapulta Tour Gipuzkoaren bidez; Beste Urtaroak, Matilda, Idoia Asurmendi eta Siete C taldeek ere emango dituzte kontzertuak.

Kontzertu hauek doan izango dira eta publiko zabal bati daude zuzenduak.

Baina, kontzertuez gain, egun horietan Pasaian itsasontziak, gastronomía, artesanía eta giro ederra egongo dela adierazi du Harkaitz Millan Kultura diputatuak.

Pasaiako alkateak adierazi duenez, Festibalaren programazio musikala osatuko da gertuko bertako elkarteek eta erakundeek antolaturiko hainbat ekitaldirekin, herritarren partaidetzaren prozesu baten emaitza dena. Bertan izango dira, esaterako, Trintxerpeko eta Pasaiako Abesbatzak, txistulariak, Juan Mari Beltran, besteak beste.

Xabier Agotek aipatu du antolaturiko jarduera guztiek itsasoarekin lotura dutela eta Festibalak, komentaturiko kontzertuez gain, itsasontzien ikuskizun zoragarri eskainiko duela, hala nola gastronomia, artisautza, etab.eko postuak egongo direla giro koloretsu eta musikal batez inguraturik. Bestetik, Portugal ohorezko gonbidatua izanik, honen isla Maria Berasarteren musikaren bidez edukiko du.

Amaia Ispizuak aipatu du musika taldeak espresuki aukeratuak izan direla publiko ezberdin eta anitzetara iristeko asmoarekin, bai nagusiak bai Katapulta Tour Gipuzkoaren bidez aukeratutakoak. Festibalera etortzen den eta antolakuntzatik bultzatu nahi duten publikora pentsatuak daude.

Osteguna, maiatzak 28- San Pedro

Beste Urtaroak – Katapulta Tour Gipuzkoa

GARI Con banda

Ostirala, maiatzak 29- Donibane

Matilda- Katapulta Tour Gipuzkoa

María Berasarte

Ostirala, maiatzak 29- Antxo

Lur Usabiaga

Idoia Asurmendi – Katapulta Tour Gipuzkoa

Celtas Cortos

Larunbata, maiatzak 30- Trintxerpe

Siete C- Katapulta Tour Gipuzkoa

ELE

ARIZONA BABY

TEXAS

 

 

 

  

1861