Garunaren inguruan informatu eta heziko du hitzaldi sorta batek
Garunaren inguruan informatu eta heziko du hitzaldi sorta batek
Gurutz Linazasoro neurologo ezagunak ‘Garun bat, bizitza bat’ konferentzia eskainiko du.
Pertsonaren garapenaren fase ezberdinetan garunak duen garrantziaren inguruak informatu eta heztea, garunak bizitzan zehar izaten dituen aldaketei buruzko azalpen zehatz baten bitartez. Hau da Gurutz Linazasoro neurologo ezagunak datozen hilabeteetan Gipuzkoako udalerri ezberdinetan emango duen ‘Garun bat, bizitza bat’ hitzaldi zikloaren helburua eta forma. Foru Aldundiak eta Garunaren Etxeak bultzatzen dute ekimena, eta 1.000 pertsona baino gehiagotara iristea aurreikusten da. Programa honen bitartez, garunaren ezagutza bezalako kezka intelektual interesgarria ahalik eta gipuzkoar kopuru altuenari hedatu nahi zaio.
Ekimena gaur aurkeztu da, Donostian egin den prentsa agerraldian. Parte hartu du Eider Mendozak, Aldundiko Gobernantzako foru diputatuak; eta Gurutz Linazasorok, Garunaren Etxeko zuzendaria eta Quiron Salud-Gipuzkoako Poliklinikako Alzheimer eta Parkinsonarentzako Terapia Aurreratuen Programaren zuzendariak. Hitzaldi sorta datorren hilaren 19an hasiko da Zumarragan, eta ondoren Arrasate (martxoak 11), Irun (martxoak 25) eta Andoaindik (apirilak 1) pasako da, maiatzaren 6an Donostian amaitzeko. Ekimena babestu eta bultzatzen duten eragileek konferentzia hartuko duten herrietako udalen elkarlana eskertu dute.
Mendozak, bere hitzaldian, esan du Gipuzkoarentzako “luxua” dela Gurutz Linazasororen mailako zientzialariak izatea, batez ere dibulgazioa ekintzetan duen inplikazio mailagatik. Foru diputatuak nabarmendu duenez, gertuago edo urrunago, gaixotasun neurodegeneratiboak presente daude gipuzkoar gehienen bizitzetan, eta adibide bezala jarri du 65 urte baino gehiago dituzten herritarren %8ari eragiten diola Alzheimerraren gaitzak. “Gai honen inguruan informazioa hedatzea da gaixotasun hauei aurre hartu eta mito faltsuak borrokatzeko dagoen modurik eraginkorrena”, esan du. Bide batez, eskerrak eman dizkio Linazasorori eta ekimenean inplikatutako gainerako eragileei egindako lanagatik.
Linazasorok, bere aldetik, garuna “ezagutu eta ulertzearen” garrantzian jarri du azpimarra. Gaineratu duenez, hau da “modurik onena bere funtzionamenduari ahalik eta errendimendurik altuena ateratzeko, sano egon dadin zaintzeko eta zahartze osasuntsua eta gaixotasunik gabea lortzeko”. “Garuna organismoko organorik garrantzitsuan da, funtzio guztiak kudeatzen baititu, eta gure gizaki esentziaren egoitza delako. Bertan daude hizkuntza, memoria, pentsamenduak eta kontzientzia”, gogoratu du neurologoak. Gehitu duenez, “Alzheimerra edota emozioak bezalako gaiak landu ziren aurreko aldietako esperientzia oso positiboa eta esker onekoa izan zen, batez ere bertaratuko zirenen parte hartzea zela eta”.
Linazasorok azaldu du aurkeztu berri den hitzaldi zikloak honako galderei erantzunak ematen saiatuko dela: Zerk desberdintzen ditu gizakien eta animalien garunak? Zergatik egiten dute jolasean umeek? Zergatik ez ditugu gure bitzako lehenengo urteak gogoratzen? Zergatik da nerabezaroa hain gatazkatsua? Zergatik da nerabeen garuna hain zaurgarria? Umeak izatek zoriontsu egiten al gaitu? 40 urteen krisirik ba al dago? Nola eboluzionatzen dute moraltasunak eta erabakiak hartzeko prozesuak? Ba al dago garunaren zahartzeari aurre hartzerik? Zergatik dago gero eta pertsona gehiago ehun urtetik gora bizitzen dena? Ze erronka planteatzen dizkio errealitate honek gizarteari? Murriztu al daiteke Alzheimerra jasateko arriskua? Hautez gain, noski, hitzaldian zehar sortu daitezken gainerako gaiak ere eztabaidatuko dira.
1815