Gaur aurkeztu da Pasaiako Itsas Festibalaren programa osoa
Gaur aurkeztu da Pasaiako Itsas Festibalaren programa osoa
Ekitaldiak kontinentetik etorritako itsasontzi tradizionalak bilduko ditu eta programazio kultural aberatsa izango du
Maiatzaren 17tik 21era ospatuko den lehenengo edizio honetan, festibalak L’Hermione itsasontziaren partaidetza izango du, Lafayette Markesak independentziaren gudan laguntzeko asmoz Estatu Batuetara eraman zuen ontzi frantsesaren erreplika. Dagoeneko L’Hermione ontzia bisitatzeko 6.400 plazetatik %69-a baino gehiago saldu da, eta 1.983 plaza geratzen dira.
Ekitaldiak kontinentetik etorritako itsasontzi tradizionalak bilduko ditu eta programazio kultural aberatsa izango du, ekintza kultural, gastronomiko eta musikalekin, gure tradizioan eta jaialdian parte hartuko duten europear kultura ezberdinen interakzioan oinarrituta.
Katapultak lau saio izango ditu festibalean:
19 Larunbata:
- Juan Vals: 12:30etatik 13:30etara Gudari Plazan (Trintxerpe)
- Iñigo Serrulla: 21:00etan Hospitalillo-n (Trintxerpe)
20 Domingo:
- Sara Mansilla: 13:30etan Gudari Plazan (Trintxerpe)
- Oso Fan: 17:00etatik 18:00etara Santiago Plazan (Donibane)
DGN.actualidad.detalle.adjunto:
1413