Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako 133 tabernek “gilda” euro batean eskainiko dute larunbatean

Gipuzkoako 133 tabernek “gilda” euro batean eskainiko dute larunbatean

Gilda Eguna taberna gehien parte hartzen duten ekitaldi gastronomikoa da.

Gilda Eguna Gipuzkoako ostalaritza-establezimendu gehien parte hartzen duten ekitaldi gastronomikoa da Matiné Gildarekin, Muntatzaile Txapelketa eta “gilda” omentzeko ostalarien afaria,Gilda Egunaren 4.

Edizioaren jarduera nagusiak Aurkezpen ekitaldian Pasai Donibaneko emakumezkoen traineruari eta Hondarribikoaren gizonezkoari omenaldia egin zaie Gipuzkoako 133 tabernak bat egin dute datorren larunbatean, hilak 15, Gilda Egunaren hirugarren edizioa burutzeko.

Jomuga, pintxo honek gure gastronomian lortu duen protagonismoa eta hedapen geografikoa aintzat ematea da. Horregatik, gure pintxorik tradizionalena Gipuzkoako hainbat herritako establezimendutan soilik euro baten truke dastatu ahal izango da. Ekimena gaur goizean aurkeztu da eta ekitaldian Gildaren Enbaxadoreak izendatu dituzte.

Aurten Gilda Egunak, “gilda” bezain sendoak diren kirolariei beren ahalegina eta lanarengatik esker ona agertu nahi die. Edizio honetako Enbaxadoreak ondorengoak dira: Pasai Donibaneko emakumezkoen trainerua eta gizonezkoen Hondarribiko trainerua, 2018ko Kontxako Banderan lortutako garaipenengatik. Aurkezpenean Izaro Lestayo Pasai Donibaneko patroiak adierazi du enbaxadore izateaz oso harro daudela eta traineruarekin joaten diren tokietara Gilda izena eramango dutela. Joseba Amunarriz Hondarribikoaren patroiak arraunlariek egiten duten ahalegina tabernek egunerokoan egiten dutenarekin alderatu du.

Bestalde, Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariak enbaxadore berriak zoriondu ditu eta pozarren agertu da Gilda Egunean geroz eta ostalaritza-establezimendu gehiagok parte hartzen dutelako. Bukatzeko, Sonia Garciak, antolatzaileen izenean, Foru Aldundiari esker onak agertu dizkio eta, oro har, laguntzaile guztiei, alegia, parte-hartze handieneko Gipuzkoako ostalaritza-ekitaldia bilakatzen ari den honen laguntzaileei. Pasai Donibaneko emakumezkoen trainerua: Gipuzkoarrek historian lehen aldiz, jarraian bost aldiz Kontxako bandera eskuratu dute. Nagusitasun ikaragarria erakutsi dute sasoi honetan, Euskotren liga irabaziz (arraunketako emakumezkoen kategoriarik gorena) eta sasoiko banderarik preziatuena eskuratuz, Kontxakoa, alegia. Gizonezkoen Hondarribiko trainerua:

Hondarribiak eta Zierbenak Kontxako Banderan inoizko lehiarik handienaren protagonistak izan dira. Emozioz beteriko azken txanpan, Ama Guadalupekoa lehena izan zen branka sartzen, eta hala, hamabigarrenez garaitu zen Donostian. Arraunlariak “Gilda 2019ko Enbaxadore” dira, beraz iaz omendua izan zen Conchita Bereziartuari lekukoa hartzen diote. Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariaren eskutik oroigarria jaso dute. Gure pintxorik unibertsalenari egingo zaion omenaldi hau honakoen laguntzari esker gauzatu da: Gipuzkoako Foru Aldundia, Amstel, Makro eta La Gilda del Norte.

Halaber, honakoek ere kolaboratu dute: Rueda J.I., Yurrita, Pago de Cirsus Upategia, Txakoli Zudugarai, Hostelería Berzosa, Cafés Baqué, Cines SADE eta Vermut Lustau. Gero eta taberna gehiago jaiarekin bat Gilda Eguna abenduaren 15ean, larunbata, ospatuko da eta egun guztian zehar parte hartzen duten ostatuetan pintxoa euro baten truke dastatu ahal izango da bakar-bakarrik. Laugarren edizio honetan Gipuzkoako hainbat herritako establezimenduk parte hartu dute. Hauexek Gildaren jaiarekin bat egin duten horietako zenbait: Alegia, Andoain, Arrasate, Beasain, Berrobi, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Ordizia, Orio, Pasai Antxo, Tolosa, Trintxerpe, Urretxu, Zarautz, Zizurkil eta Zumaia. Establezimendu guztien zerrenda www.gilda.eus web gunean kontsulta daiteke edo argitaratu diren 15.000 eskuorrietan.

Matiné Gildarekin Iaz lortutako arrakastaren ondoren, aurten ere Gildak eta zinemak bat egin dute. Bat-egite hori abenduaren 15ean, larunbata, gauzatuko da, 11:30ean, SADEren laguntzari esker goizeko zine-saio oso berezia egingo baita Donostiako Príncipe zine-aretoetan. Vallés anaiek aurkeztuta, pelikula pantaila handian proiektatuko da, estreinatu zenetik, 1946ko martxoaren 15ean, 72 urte igaro diren honetan. Behin proiekzioa amaituta, gilda dastaketa zinean bertan. Sarrerak, jada salgai SADEren web gunean (http://sadecine.com/es/principe/gilda/ids826/ ) 3 €-tan bakar-bakarrik.

Pintxoaren izena Gilda pelikularen izenburuari zor zaio. Estreinatu zen urtean, alegia, 1946an, pintxoa sortu zen, hain zuzen ere. Vallés tabernak hala deitzea erabaki zuen Gilda bezalakoa zelako: “berdea, gazia baita pixka bat mina ere”. Gilda-Muntatzaile II. Lehiaketa Azkenik, egitarauko jarduera nabarmenen artean Gilda-Muntatzaile II. Lehiaketa dugu, abenduaren 17ko goizean, astelehenarekin, Palacio de Aiete hoteleko Bera Bera jatetxean burutuko dena. Lehiaketara deituta daude ostalaritzaren sektoreko profesionalak, pipermin-ekoizleak eta kontserba enpresetako langileak. Lehiakideak hiru minututan ahalik eta gilda gehien osatzen saiatu behar dira. Parte hartzeko www.gilda.eus web gunean izena eman behar da.

Sari politak banatuko dira, garaileak 300 euro, garaikurra, diploma eta produktu sorta bat jasoko baititu. Lehenengo edizioan garailea Alyna Rahau izan zen, Donostiako Gros auzoko Next-Bi ostatuko sukaldariburu eta jabea. Alyk 3 minututan 25 gilda prestatu zituen. Gildaren jaia astelehen gauean amaituko da, Gipuzkoako ostalariek parte hartuko duten Gildari omenaldi-afariarekin. Afarian zehar ostalari zenbaitek sariak jasoko dituzte. Afaria, Palacio de Aiete Hoteleko Bera Bera jatetxean izango da, jatetxeko Javier Penas chefak pestatua

  

1928