Gipuzkoako Aldundiak begi onez ikusi du Konstituzionalak Kontzertu Ekonomikoaren ‘blindajea’ bermatu izana
Gipuzkoako Aldundiak begi onez ikusi du Konstituzionalak Kontzertu Ekonomikoaren ‘blindajea’ bermatu izana
Gipuzkoako Aldundiak begi onez ikusi du Konstituzionalak Kontzertu Ekonomikoaren ‘blindajea’ bermatu izana
Foru bozeramaileak “euskal autogobernuaren zutabe nagusia behin betiko blindatzeko” neurri gehiago behar dituela iritzi du
Gipuzkoako Foru Aldundiak begi onez hartu du Auzitegi Konstituzionalak Kontzertu Ekonomikoaren blindajea bermatu izana. Epaiak, epaile guztien adostasunarekin ebatzia, abala ematen dio Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako zerga araudien aurkako helegiteak Konstituzionalaren aurrean bakarrik aurkeztea daudela ezartzen duen legeari, eta ez auzitegi arruntetan. Horrela, Auzitegi Konstituzionalak Errioxako Gobernu eta Parlamentuaren eta Gaztela eta Leoneko Gobernu eta Gorteen helegiteak baliogabetu ditu.
Foru bozeramaileak, Imanol Lasak, irakurketa baikorra egin du eta, bere ustetan, berri honek indartu egiten ditu euskal autogobernuaren oinarriak. “Gure zerga araudiaren garapena ezinbestekoa da gure autogobernurako eta, beraz, Konstituzionalaren epaiak gure autonomia sendotzen du”, adierazi du bozeramaileak.
Hala ere, ohartarazi du epaiak zerga alorreko arauak bakarrik hartzen dituela kontutan, eta horregatik “beharrezkoa dela adostasuna lortzea eta neurri gehiago hartzea kontzertua behin betiko blindatzeko. Izan ere, ezin dugu ahaztu gure autogobernuaren oinarri garrantzitsuenetarikoa dela, azken urteetan zalantzen jarri dena”. Zentzu honetan, jakinarazi du foru Gobernuak xehetasun osoz aztertuko duela epaia, eta berretsi du foru erakundeak berriro aurkeztuko duela Gobernu espainiarren aurrean euskal agendan dauden gaiak, hauen artean Kupoaren eguneratzea eta Kontzertu Ekonomikoaren blindajea. “Lehentasun osoa du Gobernu honentzat, bai eta euskal gizarte osoarentzat ere”, ondorioztatu du.
1927