Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoa Argitu Astigarragako Energia Azokan

Gipuzkoa Argitu Astigarragako Energia Azokan

Azokaren helburua da herritarrei energia garbiaren eta eraginkorraren arloan dauden ezagutza eta teknologiak gerturatzea.

2018/03/02

José Ignacio Asensio: “Urratsak egiten ari gara Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoaren aldaketan”.

Azokaren helburua da herritarrei energia garbiaren eta eraginkorraren arloan dauden ezagutza eta teknologiak gerturatzea.

José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak; Zorione Etxezarragak, Astigarragako Alkateak eta Isidro Zalduak, Usurbilgo Lanbide Eskolako Zuzendariak, Astigarragako Energia Azoka aurkeztu dute. Azoka martxoaren 3an, larunbatan, egingo da 10:00tatik 14:00tara bitartean Joseba Barandiaran plazan.

Ekimena Usurbilgo Lanbide Eskolak, Ingurumeneko Departamentuarekin batera, sustatutako eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien inguruko sentsibilizazio, heziketa eta dibulgazio programaren parte da. Helburua herritarrei energia garbiaren eta eraginkorraren arloan dauden ezagutza eta teknologiak gerturatzea da.

Azokan aurrezpenerako, eraginkortasun energetikorako eta energia berriztagarrien erabilerarako sistema errealak erakutsiko dira. Aurrez aurreko aholkularitza puntua topatuko dugu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak hilabetero Gipuzkoako hainbat herritako azokatan eskaintzen duena. Aholkularitza puntu honi esker, faktura elektrikoa ulertzen ikasiko dugu eta energiaren kontratazioan aurreztea posible izango dugu. Herritarrek bere faktura eraman ahal izango dute eta aditu batek Iberdrolako tresna nola erabili azalduko die, horrela bere datuak ikusi ahal izango dituzte, beraien kontsumoa zenbatekoa izan den ezagutuz, eta kontsumoa murrizteko neurriak har ditzakete, argindarraren faktura optimizatuz. Energiarekin harremana duten ekintzak gauzatzeko haurrentzako gunea ere egongo da.

Ingurumeneko Diputatuak azaldu Energia Azokak Gipuzkoako hainbat herritik igaroko dela. “Azokak Gipuzkoa Argitu sentsibilizazio programaren aholkularitza puntu bat hartuko du. Programari esker, hainbat neurri jarriko ditugu gipuzkoar guztien eskura, neurri horietaz balia daitezen beren etxebizitza, enpresa eta komertzioen zaurgarritasun energetikoa prebenitzeko eta murrizteko. Urratsak egiten ari gara Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoaren aldaketan”, adierazi du Asensiok.

Aurrez aurreko aholkularitza puntua Gipuzkoa Argitu programaren ekimenen parte da, Ingurumeneko Departamentuak 2017, 2018 eta 2019. urtetan zehar aurrera eramango dena. Gipuzkoa Argitu programa baliabide multzo erabilgarri bat da, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzat, baliagarria izango dena argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean sustatzeko.

  

1465