Gipuzkoa Argitu Ordiziako Energia Azokan
Gipuzkoa Argitu Ordiziako Energia Azokan
Asensio: “Urratsak egiten ari gara Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoaren aldaketan”
José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak; José Miguel Santamaríak, Ordiziako Alkateak; Joseba Aranburuk, Ordiziako Udalako Kulturako Zinegotziak; Isidro Zalduak, Usurbilgo Lanbide Eskolako Zuzendariak eta Olaya Mendozak, Goiekiko Ingurumen saileko arduradunak, Ordiziako Energia Azoka aurkeztu dute. Azoka bihar egingo da 10:30tik 14:30ra Azoka plazan.
Ekimena Usurbilgo Lanbide Eskolak, Ingurumeneko Departamentuarekin batera, sustatutako eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien inguruko sentsibilizazio, heziketa eta dibulgazio programaren parte da. Helburua da herritarrei energia garbiaren eta eraginkorraren arloan dauden ezagutza eta teknologiak gerturatzea.
Azokan aurrezpenerako, eraginkortasun energetikorako eta energia berriztagarrien erabilerako sistema errealak erakutsiko dira. Aurrez aurreko aholkularitza puntua topatuko dugu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak hilabetero Gipuzkoako hainbat herritako azokatan eskaintzen duena. Aholkularitza puntu honi esker, faktura elektrikoa ulertzen ikasiko dugu eta energiaren kontratazioan aurreztea posible izango dugu. Herritarrek bere faktura eraman ahal izango dute eta aditu batek Iberdrolako tresna nola erabili azalduko die, horrela bere datuak ikusi ahal izango dituzte, beraien kontsumoa zenbatekoa izan den ezagutuz, eta kontsumoa murrizteko neurriak har ditzakete, argindarraren faktura optimizatuz. Energiarekin harremana duten ekintzak gauzatzeko haurrentzako gunea ere egongo da.
Ingurumeneko Diputatuak azaldu Energia Azokak Gipuzkoako hainbat herritik igaroko dela. “Azokak Gipuzkoa Argitu sentsibilizazio programaren aholkularitza puntu bat hartuko du. Programari esker, hainbat neurri jarriko ditugu gipuzkoar guztien eskura, neurri horietaz balia daitezen beren etxebizitza, enpresa eta komertzioen zaurgarritasun energetikoa prebenitzeko eta murrizteko. Urratsak egiten ari gara Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoaren aldaketan”, adierazi du Asensiok.
Aurrez aurreko aholkularitza puntua Gipuzkoa Argitu programaren ekimenen parte da, Ingurumeneko Departamentuak 2017, 2018 eta 2019. urtetan zehar aurrera eramango dena. Gipuzkoa Argitu programa baliabide multzo erabilgarri bat da, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzat, baliagarria izango dena argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean sustatzeko.
1654