Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez, IXO Grupo-k erronka teknologiko bat planteatu du, berrikuntza eta bezeroen esperientzia globalaren bikaintasuna sustatzeko
Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez, IXO Grupo-k erronka teknologiko bat planteatu du, berrikuntza eta bezeroen esperientzia globalaren bikaintasuna sustatzeko
Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez, IXO Grupo-k erronka teknologiko bat planteatu du, berrikuntza eta bezeroen esperientzia globalaren bikaintasuna sustatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefonicak gastronomiaren sektorean eraldaketa digitalerako prozesuak bultzatzeko ekimen bat sustatu dute, gastronomia baita Gipuzkoako arlo estrategikoetako bat, eta ekimen horretatik sortu den lehenengo erronka da proposamen hau.
- Taldeak soluzio integral bat bilatu nahi du, datu tratamenduaren kudeaketan oinarritua, bezeroekiko harremanean bilakaera bereizgarri bat bultzatzeko.
- Horretarako, oinarria da tresna digitalak ezartzea, bezeroen esperientzian berrikuntza bultzatzea, bezeroen lehentasun eta iritzien inguruko ezagutza hobetzea, eta haiekiko komunikazio hurbil eta atsegina aktibatzea.
- IXO Grupo-ren erronkara edozein ekintzaile, startup, ETE, unibertsitate edo zentro teknologiko aurkez daiteke.
- Proposamenak aurkezteko epea irailaren 5ean hasi eta urriaren 4an amaituko da, eta oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke: gipuzkoa.openfuture.org
- Irabazleak benetako proba pilotua egiteko aukera izango du, IXO Grupo-k ordainduta, eta, gainera, 15.000 euroko saria eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak eskuratzeko aukera izango ditu.
- IXO Grupo-n biltzen dira Michelin izarrak dituzten Mugaritz eta Bilboko Nerua jatetxeak, eta baita Bodegon Alejandro ere, besteak beste.
Donostia. IXO Grupo gastronomiaren sektoreko enpresa talde bat da, eta talde horretako kide dira, besteak beste, Michelin izarra duten Mugaritz eta Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeak, eta baita Bodegon Alejandro ere. Talde honen xedea da erreferente izatea gastronomiaren kudeaketa integralaren merkatuan. IXO Grupo-k Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefonicak Gipuzkoan estrategikoak diren sektoreak bultzatzeko sustatu duten Gipuzkoa Open Future ekimena baliatu du, eta erronka bat proposatu du, bere jatetxeetan bezeroei ahalik eta esperientzia pertsonalizatu onena eskaini ahal izateko eta, aldi berean, esperientzia horiek bereizgarriak eta berdingabeak izan daitezen.
IXO Grupo-k proposatu duen erronka Gipuzkoa Open Future ekimenetik proiektatzen den lehena da, eta bertan edozein ekintzaile, startup, ETE, unibertsitate edo zentro teknologikok parte har dezake.
Erronka honekin bilatzen den helburu espezifikoa da, besteak beste, soluzio integral, arin, erraz eta eskalagarri bat lortzea, taldearen espazio berdingabeetan gertatzen diren esperientzia gastronomikoak kudeatzeko.
Adimen motor bat diseinatuko da, IXO Grupo jatetxeetako funtzionamenduaren prozesuak automatizatzeko, eta IXO Grupo-ren espazio gastronomikoen funtzionamenduan parte hartzen duten hirugarrenen sistemak integratzeko, ahalik eta era erraz, osatu eta estandarizatuenean.
Era berean, planteatutako erronka honek bilatzen du proposatutako soluzioek negozioko denborak eta baliabideak optimizatzea lortuko duten sistemak ere biltzea, IXO Grupo-ko kide guztiek (sukaldea, sala, kudeaketa, eta abar) erabili ahal izango baitute tresna hori, bai kontsultak egiteko, bai datuak aldatzeko.
Erronka honetako garaileak benetako proba pilotu bat egin ahal izango du IXO Grupo-n, taldeak berak ordainduta, eta 15.000 euroko saria jaso dezake Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Era berean, eta araututako baldintzak betetzen baditu, foru erakundeak ekintzailetza sustatzeko ematen dituen diru laguntzak lortu ditzake, proiektua abian jartzeko. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 5ean hasi eta urriaren 4an amaituko da. Oinarriak helbide honetan daude: gipuzkoa.openfuture.org
Erronkak hainbat fase izango ditu, eta horietako batean, hautatutako proiektuek hiru eguneko murgiltzea egingo dute Gipuzkoan zehar (Gipuzkoa Inmersion Trip), Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduta. Bidaia horretan, erronkan parte hartzen dutenek eta IXO Grupo-k ezagutzak partekatu ditzakete, eta elkarrekiko sorkuntza eta networkinga sustatu. Gipuzkoa Inmersion Trip amaitu ostean, hautatutako proiektuek denbora bat izango dute, beren proposamenak gehiago garatu eta berriro bidaltzeko. Proposamen hori defendatuko dute, ondoren, Demo Day delakoan, non proposatutako soluzioaren erakusketa egingo baitute, pitch formatuan eta birtualki.
IXO GRUPO
Andoni Luis Aduriz eta Bixente Arrietaren eskutik sortua 2009an, IXO Grupo da Ni Neu, Bodegón Alejandro eta TOPA Sukalderia (Donostia, Gipuzkoa), Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa), Nerua Guggenheim Bilbao eta Bistró Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia) jatetxeak biltzen dituen enpresa taldea. Gastronomiaren bidez kultura sortzeko helburuarekin sortu zen, espiritu geldiezin, inkonformista eta idealista batetik abiatuta.
Horiek horrela, IXO Grupo-ren jarduna ez da mugatzen sukaldaritzara soilik, beste hainbat esparru eta diziplinetara ere hedatzen baita, hala nola ezagutzaren garapenera eta ikerketara edo enpresei aholkularitza ematera. Janariaren aspektu kultural eta sozialak batzen ditu, eta, aldi berean, bere sektoreak dituen erronkei heltzeko soluzio berritzaileak aurkitzen ditu.
GIPUZKOA OPEN FUTURE_
Gipuzkoa Open Future programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Telefonicaren arteko aliantzaren emaitza da, eta xedetzat du talentua eta ekintzailetasuna sustatzea «etorkizuneko sektore estrategikoetan», hau da, zibersegurtasunean, gastronomiaren digitalizazioan, mugikortasun jasangarrian eta biozientzietan, bereziki medical devices deritzonetan.
Gipuzkoa Open Futurek uztartu egiten ditu, batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriekin lotutako talentua erakarri eta kalitatezko enplegua sortzeko duen interesa, eta, bestetik, enpresek beren prozesuak digitalizatzeko duten premia, zeinetan Telefonicak esperientzia zabala baitu.
1862