Gipuzkoak 216.00 euro jasoko ditu Next Generation funtsetatik landa eremuetan kultur eskaintza handitzeko
Gipuzkoak 216.00 euro jasoko ditu Next Generation funtsetatik landa eremuetan kultur eskaintza handitzeko
Gipuzkoak 216.00 euro jasoko ditu Next Generation funtsetatik landa eremuetan kultur eskaintza handitzeko
Barne Begiradak, Emakumea eta Euskal Musika eta Deba-Arte Debagoieneko Antzerki Plataforma Elkartea dira laguntza horien lehen zatia jasotzeko hautatutako hiru proposamenak, 108.474,52 eurorekin.
Bigarren deialdia otsailean onartuko da eta orduan hautatzen diren proiektuak gauzatzeko epea amaituko da azaroaren 30ean.
María José Telleria, Kultura diputatua: “deialdi honen arrakasta ikusita, lurraldeko kultur eragileak otsailean onartuko dugun deialdira aurkeztera animatu nahi ditut”.
Denis Itxaso, Gobernuaren ordezkaria: “kultura aldaketa sozial eta ekonomikoaren motorra da”.
Landa identiftateari buruzko kultur proiektu bat, emakumeari eta euskal musikari buruzko ziklo bat eta euskarazko antzerkiaren kultur ekimen bat dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak Berreskuratze Planaren eremu ez urbanoetako kultur eskaintza zabaldu eta dibertsifikatzeko laguntzen bidez -Next Generation funtsen baitan- finantzatzeko hautatutako proiektuak.
María José Tellería Kulturako diputatuak eta Denis Itxaso Gobernuaren ordezkariak gaur goizean aurkeztu dituzte guztira 108.000 euro baino gehiagoko finantzazioa jasoko duten proposamenak. Horrez gain, otsailean zehar beste deialdi bat onartuko da, 108.000 euro inguruko zenbatekoarekin.
Diputatu sozialistak adierazi duenez, “Gipuzkoarentzat berri ona da Espainiako Gobernuak, bere kudeaketa onaren bidez, laguntza horiek Europatik gure lurraldeko herri txikietara iristea lortu izana, horiek ere sail honentzat lehentasunezkoak baitira. Denis Itxaso Gobernuko ordezkariaren iritziz, “Europako Funtsek kultura-industriaren balioa handitzen lagunduko dute; izan ere, industria horrek hainbeste sufritu du gure herriei kultura-eskaintza bat ematen, herritarrak asetzeko eta haien aisia-beharrak asetzeko”.
Proiektu irabazleak
Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatasunetik.Kultur proiektu hau Gipuzkoako landa ingurunean burutzen da, zehazki Gabiria, Zerain eta Ezkio-Itsason. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak sustatzen du, eta proposatzen du hausnarketa espazio berriak sortzea gaur egun landa ingurunean bizitzeak suposatzen duenaren inguruan. Landa inguruneko herriek aurre egin behar diote beren ondarearen historia guztiz galdu gabe bizirautearen erronkari. Horretarako, bertakoen parte-hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, 4 lan ardatz landuko dira paraleloan.
- Ars Natura egoitza artistikoa, Zerainen, otsailaren 13tik martxoaren 19ra; Gipuzkoako lurraldean bizi diren sortzaile adinez nagusiei edota artista kolektiboei zuzentzen zaie.
- Bir(topaketak). Artea, lurraldea eta landatasunak Igartubeiti baserrian martxoan. Esperientziak eta hausnarketak elkartrukatuko dira.
- Tailer esperimentalen zikloa.Jakintzen hibridazioa, horrek aukera berriak eskainiko ditu birpentsatzeko landaren arloa hainbat diziplinatatik (zeramika, gastronomia, dantza) eta horrek jakintza tradizionalekin duen lotura. Lehen tailerra hasiko da urtarrilaren 29an, eta beste hainbat egingo dira otsailean zehar.
- Argitalpen batean bilduko dira proiektuaren prozesuak.
Emakumea eta Euskal Musika.Proiektu honetan euskal musika balioan jartzeko kontzertu ziklo bat egingo da. Josu Okiñena musikari eta ikerlaria izango da zuzendari artistikoa, izan ere bere ibilbide musikala euskal musika ondarea berreskuratu eta balioan jartzeari lotuta dago. BATURA jaialdiaren III. kontzertu zikloa egingo da, eta udalerri txikietan kontzertuak proposatu dira, hain zuzen ere biztanle kopuruagatik eta biztanle dentsitateagatik landa inguruneko garapen iraunkorrerako planean sartzen direnetan. Emakumea eta euskal musika gaia aukeratu dute, guztiz erantzuten diona proiektuan genero ikuspegia txertatzearen beharrari, eta horrek ere baldintzatu du errepertorioaren eta interpreteen aukeraketa, nagusiki emakumeak izatea bermatu baita.
Urtarriletik martxora kontzertuak izango dira Abaltzisketan, Baliarrainen, Orendainen, Altzon, Alkizan, Adunan, Amezketan eta Zerainen. Udalerri horien ezaugarri demografikoak direla eta, doako garraio zerbitzua egongo da Gipuzkoako hiriburutik, ikusle kopurua handitzeko.
Debagoienako Antzerki Plataforma DAP. Debagoienako Antzerki Plataformaren (DAP) proiektua euskarazko antzerkiaren eta arte eszenikoen kultur proposamena da, xede duena Debagoiena eskualdean eragin, sendotu eta sartzea. DAPen ustez, kultura eraldaketa sozialerako tresna da, eta proiektu hau sortu zen eskualde mailan proiektu bat egituratzeko beharretik.
Debagoienako Antzerki Plataforma eskualde mailako kultur proiektua da, helburu duena euskarazko antzerkia eta arte eszenikoak sortzea, sendotzea eta biltzea. Proiektu integral honek jorratzen ditu praktika artistikoa eta lan kulturala osotasunean, lankidetza sustatzen du eta kultura ikusten du eraldaketa sozialerako gako gisa.
Artistaren Estatutua
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak, Kultura eta Kirol Ministerioarekin lankidetzan, saio informatibo bat antolatu dute otsailaren 6rako, 09:30ean, Koldo Mitxelena Kulturunean, azaltzeko Artistaren Estatutuaren inguruko berritasunak eta lurraldeko kultur eragileekin jarduteko, horrela bere jarduera profesionalizatu nahi duen sektore baten beharrak eta kezkak biltzeko. Saioa bi ordu ingurukoa izango da eta ezagutaraziko dira Ministroen Kontseiluak hartutako azken erabakiak, kultur sektorean jarduten direnen lan baldintzak hobetzeko lantzen ari diren beste hainbat konturekin batera.
2946