Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoak 10 Covid-19 positibo gehiago antzeman ditu adineko pertsonen egoitzetan

Gipuzkoak 10 Covid-19 positibo gehiago antzeman ditu adineko pertsonen egoitzetan

Gipuzkoako bost egoitzetan, 19 dira guztira birusak eragindako adineko pertsonak.

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du 10 Covid-19 kasu positibo berri hauteman direla Gipuzkoako foru egoitza sarean: bost Irungo Caser Residencial Anaka egoitzan, hiru Hondarribiko Caser Residencial Betharram egoitzan, eta bi gehiago Tolosako Iurramendi egoitzan. Guztira 26 dira foru egoitza baliabideetan gaixotutako pertsonak: 19 adineko pertsonen egoitzetan –10 Iurramendin (Tolosa), bost Caser Residencial Anakan (Irun), hiru Caser Residencial Betharramen (Hondarribia) eta bat Egogainen (Eibar)–, eta zazpi desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan –sei Uliazpin (Hondarribia) eta bat Berriz 1en (Donostia)–. Bestalde, ospitaleratutako pertsonak hiru izaten jarraitzen dute.

          Beste egun batez, Mendozak bere esker ona adierazi nahi izan die egoitzetako langile guztiei, lan “eredugarria” egiten ari direnak osasun krisi honen kudeaketan. “Oso momentu zailak dira familientzat ere eta asko eskertzen diegu izaten ari diren pazientzia, ulermena eta lankidetza”. Hori horrela, bozeramaileak nabarmendu nahi izan du, kasu positiboak antzeman bezain pronto, egoitzetatik harremanetan jartzen direla familia guztiekin, zuzenean eragindakoez harago, egoitzako egoera zein den azaltzeko, baita senitartekoen egoeraren inguruko berri emateko ere. Gehitu du “ahalegin handia” egiten ari dela egoitzen, egoiliarren eta familien arteko komunikazio bideak zabalik eta aktibo mantentzeko, baita foru erakundearekiko ere, non “oso gertutik jarraitzen ari garen guztien egoerak eta eskaerak, horiei ahalik eta modu egokienean bide emateko”.

  

1495