Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoak elikagaien xahuketaren arloko aditu ugari bildu ditu

Gipuzkoak elikagaien xahuketaren arloko aditu ugari bildu ditu

Gipuzkoak urtean 123.000 tona elikagai xahutzen ditu, 90 kilo pertsona bakoitzeko.

2019/03/27

2018tik elikagaien xahuketaren arloan egiten ari diren ekintzak aurkeztu dira, arazo hau murrizteko lan lerro berriak identifikatzeko helburuarekin.


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak “Elikagaien Xahuketaren erronka XXI. mendean” jardunaldia egin du Impact Hub Donostiarekin batera Koldo Mitxelena kulturunean. Arlo honetako aditu ugarik parte hartu dute: José Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak; Raúl Moreno Montaña, Kataluinako Parlamentuko diputatuak; Josune Razkin, Impact Hub Donostiako zuzendariak; José María Medina, Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundeko zuzendariak; EIT Food CLC South-eko zuzendaria, Begoña Pérez Villarealek eta Too Good to Go-ko managerra, Oriol Reullek, besteak beste. Topaketa honetan Gipuzkoak elikagaien xahuketaren arloan bizi duen errealitatea ezagutzera eman da; “Proiektuen Azoka” aurkeztu da, elikagaien xahuketa ekiditeko ekintzak sustatzeko; elikagai sistema jasangarrietarantz urratsak ematearen erronka landu da; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko lan-lerroak azaldu dira.

 

2017an, hondakinen hierarkiaren lehen maila, prebentzioarena, balioan jarri nahian, bi jarduketa berri abiarazi ziren. Alde batetik, diagnostiko bat egin zen Gipuzkoako elikadura sisteman gertatzen den elikagaien xahuketari buruz. Diagnostiko horrek azaleratu du Gipuzkoan 123.000 tona elikagai xahutzen direla (%23a alferrik galdutakoa eta %77 galerak). Munduko populazioaren zati handi baten kontsumoak bere oinarrizko premiak asetzeko eskasegia izaten jarraitzen duen bitartean, munduan ekoizten diren elikagaien herena xahutu egiten da, FAO erakundeak dioenaren arabera. Horren aurrean, garapen jasangarriko helburuak, 2030. urterako, erdira murriztu nahi du biztanle bakoitzeko elikagaien xahuketa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, “Azken minutua” programa abiarazi zuten, zeinaren bidez zabortegian amaituko luketen 1.000 tona elikagai aprobetxatzen baitira urtean–, 2018an beste lan ildo batzuk ere gehitu dira, horien artean, bereziki, janari prestatuaren soberakinak biltzekoa.  Ausolan enpresarekin dugun lankidetzari esker, hilero gutxi gorabehera 1.900 elikagai errazio berreskuratzen dira Irungo sukaldetik (90 errazio eguneko), eta kopuru hori handitu egingo da laster, Arrasateko sukaldeak asmoarekin bat egiten duenean.

Elikagaien xahutzearen inguruko ekintzak

 

 “Gourmet bag”: Ohitura aldaketa bat eragiteko eta ostalaritza sektorea eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz, kanpaina bat jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin batera, jantokietan eskatzen diren elikagai guztiak ez kontsumitzeak dakarren elikagai xahutzea murrizteko.  Zehazki, tupper konpostagarrien erabilera sustatu da, kontsumitzaileek establezimenduan bertan kontsumitzen ez dituzten elikagai soberakinak eramateko eskatzeko aukera izan dezaten. Orain arte, Gourmet Bag poriektua Donostiako 12 taberna eta jatetxetan ezarri da eta 1.635 kaxa banatu ditu.

Proiektuen azoka: Esperientzien bitarteaz, lurraldeko eragileekin lan egin da, elikagaiak xahutzearen aurka egiteko esperientzia berriak abian jartzea ahalbidetuko duten ideia berritzaileak sortzeko.

Amona Maritxu: Herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina orokorra da elikagaien xahutzea ekiditeko. Herritarrengana iritsi nahi du gertuko eta ezaguna den irudi baten bitartez.

Bukatu: Gipuzkoako ostalaritzak sortzen duen eragin negatiboa gutxitzeko plataforma bat da zigilu baten bitartez irudikatua.

Produktu zirkularrak: Produktu berrien prototipatua egitean datza elikagaien xahutzeari balioa berriro emanez. Horrela, elikagaien xahutzetik eratorritakoa aprobetxatuko litzake garagardoa ekoizteko.

  

1450