Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoak prebentzio eta arintze politikak bultzatuko ditu Klima Aldaketaren Zentro berriari esker

Gipuzkoak prebentzio eta arintze politikak bultzatuko ditu Klima Aldaketaren Zentro berriari esker

Jose Ignacio Asensio: “Prebentzioa eta berrikuntza dira klima aldaketari aurre egiteko politikarik eraginkor eta errentagarrienak"

2017/10/17

Muturreko fenomeno meteorologikoek 450.000 milioi euroko galerak eragin zituzten Europan.

 

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua Bruselan izan da gaur Europako Ingurumen Agentziak (EIA) antolatu duen jardunaldian, eta “Europa klima aldaketara egokitzea eta hondamendien arriskua gutxitzea” izeneko txostena aurkeztu du bertan. Dokumentu horretan aztertzen da zein diren fenomeno meteorologiko eta klimatikoei aurre egiteko Estatuko, eskualdeetako eta tokiko agintaritzek erabiltzen dituzten tresnarik berritzaileenak.

 

Aurkeztutako txosten horretan adierazten denez, nola maila nazional eta lokaleko gobernantza mailen arteko lankidetza, hala prebentzio eta berrikuntza politikak giltzarri dira kanpoko fenomeno meteorologikoek dakartzaten arriskuak murrizteko, eta, gainera, errentagarri ere badira, galerak ekiditen dituzten heinean. Ingurumeneko Departamentuak jardunaldi horretan parte hartzeak bat egiten du, hain zuen, Gipuzkoako etorkizuneko Klima Aldaketaren Zentroaren proiektuarekin, jardunaldian aztergai izango baitira etorkizunean zentro horretan aplikatzekoak izan daitezkeen esperientziak eta ereduak. Klima Aldaketaren Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programaren barruan dituen proiektu estrategikoetako bat da.

 

Europako Ingurumen Agentziaren txostenak nabarmentzen duenez, 1980-2016 epealdian EIAko kide diren 33 herrialdeetan muturreko fenomeno meteorologiko eta klimatikoek eragintzako galera ekonomikoak 450 mila milioi eurokoak izan ziren guztira. Kalte ekonomikorik handiena uholdeek eragin zuten (% 40 inguru), eta, ondoren, ekaitzek (% 25),  lehorteek (% 10 inguru) eta bero boladek (% 5 inguru). Arrisku horien guztien aseguru estaldura % 35ekoa izan zen. Gainera, guztizko galeren zati handi bat fenomeno kopuru txiki batek eragin zuen. Giza osasunean izandako eraginari dagokionez, bero bolak izan ziren hilgarrienak, eta bereziki talde kalteberei eragin zien, adinekoei, esaterako, horrelakoetan arnasbideetako gaixotasunek eta gaixotasun kardiobaskularrek okerrera egiten dutelako, eta aireko kutsadurak horien are gehiago okertzen duelako. Uholdeek, luiziek eta baso suteek ere heriotzak eragin zituzten, baina ez bero boladek adina.

  

1372