Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoak “Zuhaitz bat babestu” kanpaina abiarazi du

Gipuzkoak “Zuhaitz bat babestu” kanpaina abiarazi du

Ekimen honen helburua da, herritarrek, martxoaren 9an Legazpin egingo den zuhaitz landaketan parte hartzea.

2025/01/09
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Baserria KM0, Basotik Fundazioa eta Legazpiko Udalarekin lankidetzan, "Zuhaitz bat babestu" kanpaina solidarioa aurkeztu du. Ekimen honen helbu-rua da, herritarrek, Legazpin martxoaren 9an egingo den baso-berritze jardunaldian parte hartzea. Ekitaldiaren xedea da herritarrak sentsibilizatzea klima aldaketari aurre egiteko praktika jasangarriek duten garrantziaz.

Ingurumena kontserbatzearen, garapen ekonomikoaren eta gizarte-kohesioaren aldeko apustua

Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak aurkeztu du ekimena eta hiru oinarri nagusi azpimarratu ditu:

1. Ingurumenaren kontserbazioa: BSTK Basotik Fundazioaren bitartez, Aldundiak Gi-puzkoako basoen kudeaketa jasangarria bultzatzen du, horiek lurraldearen %60 baino gehiago hartzen baitute. “Zuhaitz bat babestu” kanpainan bertako haritza (Quercus Petrae) landatuko da, biodibertsitatearen zaintzan eta ekosistemen osa-sunean balio handia duten tokiko basoen jarraitasuna bermatzeko.

2. Garapen ekonomikoa: BSTK Basotik Fundazioak Gipuzkoan 6.000 lanpostu sortzen dituen sektorea indartzeko egiten du lan, egur jasangarriaren erabilera sustatuz, material kutsakorrak saihestuz eta Gipuzkoa ekonomia zirkularraren bidean jarriz.

3. Gizarte kohesioa: Kanpaina lurraldeko hainbat eragilerekin lankidetzan diseinatu da, hala nola, Baserria KM0 eta Legazpiko Udala. Elkarlan honen helburua da inda-rrak batzea herritarrak sentsibilizatzeko ahaleginean eta landa-garapen orekatua sustapenean.

Tokiko inpaktua eta eragin globala duen baso-berritzea

Jon Ander Ostolaza, BSTK Basotik Fundazioko gerenteak, Gipuzkoako basoen kudeaketa iraunkorra sustatzen duen fundazioaren funtsezko papera azpimarratu du: “BSTK Basotik Fundazioan biodibertsitatea babesteko ez ezik, iraunkortasuna, ekonomia eta konpromiso soziala integratuko dituen eredu bat sortzeko lan egiten dugu. Martxoaren 9an landatuko diren haziak tokiko basoetan jasotako ezkurretatik datoz, bertako espezien iraunkortasuna ziurtatuz eta gure basoen oreka osasuntsua sustatuz”. Gainera, azaldu du kanpaina honek tokikoa gainditzen duen eragina duela: “Kanpaina honek ez du soilik CO2aren xurgape-nean laguntzen, baizik eta ekosistemak indartzen ditu eta klima-aldaketaren aurkako bo-rrokan herritarren lankidetza sustatzen du”.

Jasangarritasuna aldaketaren eragile gisa

Bestalde, Jose Pablo Larreak, Baserria KM0ko komunikazio zuzendariak, ekimen honetan integratzearen garrantzia azpimarratu du: “Ekimen honekin lortu nahi duguna da herritarrek ulertzea zuhaitz bat babesten duen pertsona bakoitzak etorkizun jasangarriago

baten eraikuntza aktiboan parte hartzen duela”. Baserria KM0 kooperatibak, ekonomia zirkularra ardatz hartuta, euskal baserrietako haragia gure etxeetara eramaten egiten du lan.

Ospatzeko eta parte-hartzeko eguna: martxoak 9 Legazpin

Martxoaren 9an, zuhaitz landaketa bat egingo da Olariagan, Legazpin, dibertigarria bezain esanguratsua izango dena. Ekitaldia antzerki talde batek dinamizatuko du eta bertaratzen direnentzat parrillada bat egongo da. "Familientzako esperientzia gogoangarria izatea nahi dugu, zuhaitzak landatzeaz gain, gure ingurune naturalarekiko konpromisoa elkarrekin ospa dezagun", adierazi du Larreak.

Herritarren parte-hartzerako deia

Edurne Matiasek, Legazpiko Udaleko zinegotziak, herritar guztiak gonbidatu ditu baso-berritze jardunaldi honetan parte hartzera, herrian eta ingurumenean duen eragin positiboa azpimarratuz: "Gutako bakoitzak gure hondar alea jartzeko eta Gipuzkoa berdeagoa eta jasangarriagoa nahi dugula erakusteko aukera bat da hau”.

Parte-hartzeko

“Zuhaitz bat babestu” ekitaldian parte hartu nahi duten interesatuek Baserria KM0 produktuen lau etiketa bidali beharko dituzte otsailaren 28a baino lehen apadrinaunarbol@baserriakm0.com helbide elektronikora. Banaka edo taldeka parte har daiteke.

  

1036