Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako 89. udalerria izango da Itsaso

Gipuzkoako 89. udalerria izango da Itsaso

Gehiengo nabarmenarekin hartu dute erabakia bertako bizilagunek: baiezko botoak 88 izan dira, eta ezezkoak, berriz, 26.

2016/09/18

Huexek dira atzo Itsason Ezkiotik banatzeko egindako galdeketaren emaitzak, botu guztiak kontatu ondoren:

Parte-hartzera deituta zeuden herritarrak (18 urte baino gehiagoko herritarrak): 140
Herritarrei egindako galdera: Nahi al duzu Itsaso berriro udalerri izatea?
Emandako botuak: 119
Parte-hartzea: %85
Bai: 88
Ez: 26
Zuriak: 4
Nuloak: 1

Aldundiak antolatu zuen kontsulta. Hauxe da Imanol Lasa foru bozeramaileak zenbaketa amaituta egin zuen balorazioa: 

"Azpimarratzekoa da, kontsulta normaltasun osoz eta inolako arazorik gabe ospatu dela, egun osoan zehar. Nabarmentzekoa da ere parte-hartze handia. Botoa emateko aukera zuten 140 bizilagunetatik, 119-k parte hartu dute galdeketan. Horietatik, Itsaso herri izatea aukeratu dute 88-k. Ezezkoak, berriz, 26 Izan dira. Itsaso herri izateko zegoen nahi hori mamitu egin da, beraz, gehiengo handi batekin.

Balorazio positiboa egiten dugu, dena ondo joan delako, eta urteetako lanaren ondoren, herritarrek beraien nahia adieraziz itxi dutelako prozesua. Herritarren protagonismoarekin bukatu da herritarren protagonismoarekin hasi zena. Eta guk borondate hori errespetatuko dugu, hasieratik esan dugun moduan.

Hemendik aurrera, Aldundiko arduradunei dagokigu espedientea ixtea, orain arte egin diren txostenak, bai legalak, bai teknikoak eta bai ekonomikoak, zein partaidetza prozesuak kontuan hartuz. Gabonak baino lehen, Gobernu Kontseiluak Itsasok herri izaera berreskuratzeko  foru dekretua onartuko du, eta Gipuzkoak udalerri berria edukiko du, larogeita hemeretzigarrena, alegia.

Honekin batera, batzorde kudeatzailea jarriko da martxan, 5 kidek osatua, udal hauteskundeak egin bitartean Itsasoko herri borondatea ordezkatuko duena. Ezkio-Itsasoko udalbatzarrean egun dauden Itsasoko bi ordezkariek, Ezkioko biri utziko diete lekua. 2019ko udal hauteskundeetan, berriz, beste edozein udalerritan bezala, udalbatzarra aukeratuko dute itsasoarrek.

Irakurketa politikoagoa eginez, azpimarratu nahiko nuke, gaurkoan ikusi dugun bezala, kontsentsuz landutako kontsultak tresna ona direla prozesu deliberatiboak aurrera eramateko. Bai kudeaketan, bai proiektuetan, eta baita egitura instituzionalak herritarren borondatera egokitzeko. Kasu honetan, frankismoak derrigortu aurretik zuten herri  izaera berreskuratuko dute itsasoarrek. Zorionak, beraientzat. Aldundiak elkarlanean jarraituko du beraiekin, orain arte bezala".  

  

2219