Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua Euskadiko Arkitektura Institutoaren eraketaz arituko da
Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua Euskadiko Arkitektura Institutoaren eraketaz arituko da
Kontseiluan esperientzia eta iritzi propioa duten ahotsak bildu ditugu,
Telleria: “Kontseiluan esperientzia eta iritzi propioa duten ahotsak bildu ditugu, ikuspegi desberdin bat emango digutenak”.
Gaur arratsaldean Arteen eta Kulturaren Kontseilua bilduko da Santa Teresa komentuan. Kontseiluan Euskadiko Arkitektura Institutoaren eraketa, Pasaiako Itsas Festibalaren balantzea eta Koldo Mitxelena berriaren programa funtzionala .aztertuko dira, besteak beste.
Euskadiko Arkitektura Institutua datorren udazkenean irekitzea aurreikusten da, eta arkitekturaren arloan erreferentziazko zentro bilakatzeko sortu da. Bertan, MUGAK - Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren bulego iraunkorra egongo da, eta haren egoitza nagusi izango da hurrengo edizioetan. Biurtekoen artean, zabalkunderako programazio zabala izango du, eta nagusiki publiko orokorrari zuzenduta egongo da. EAI topaketarako eta arkitekturari, hiriari eta eraikitako inguruneari buruz eztabaidatzeko gune izango da, berezko ekoizpen-jardueren bidez, baina beste erakunde batzuen ekarpenetara zabalik egongo da eta nazioarteko eduki ibiltariak jasoko ditu. María Jose Telleria, Kulturako zuzendariaren ustetan “mugarria izango da euskal arkitektura eta ondare kulturaren sustapenean”
Pasaiako Itsas Festibalari dagokionez, ekonomiaren aldetik izan duen inpaktu ekonomikoaz arituko dira. 2020ko jaialdiari dagokionez, Jaialdiak 115.000 ikusle bildu ditu 4 egunetan antolatu ziren kultur ekitaldietan parte hartzeko eta euskal erakundeak lanean hasteko eta behar beste denbora eta baliabide eta kultur proposamen berriak eskaintzeko prest daude.
Azkenik, Kontseiluak Koldo Mitxelena Kulturunearen proeiktu funtzionala aztertuko du. Koldo Mitxelena Kulturunearen eraberritze proiektuaren helburu nagusiak dira erabiltzaileari leku zabalagoa ematea, digitalizazioan aurrera egitea eta belaunaldien arteko bizikidetza sakontzea; Zentro modernoago bat egin nahi da, baina eraikinaren estetika eta arkitektura gordeko dira. Zentroak 3.500 m2 izatetik 5.000 m2 izatera iritsiko da, eta liburutegiaren guneak % 50 espazio gehiago izango du. KMk gazteentzako programazioa, jarduerak eta guneak ere izango ditu, belaunaldien arteko bizikidetzan urratsak egin nahi direnez. Horrez gain, Aldundiak Eskandinaviako eta Inglaterrako liburutegi erreferenteak ezagutzeko egin duen bidaiaren berri emango die. Digitalizazioa, zerbitzu publikoen politika eta espazioen diseinua dira ikusitako liburutegien oinarrizko indarguneak
Arteen Kontseilua legealdi honetan sortu da, eta sortzaileen eta kultur eragileen bidez gizarte gipuzkoarra ordezkatzen duen organo bat da. Partaidetza eta topaketa gune bat da, baina, batez ere, Gipuzkoan burutzen diren edo burutu beharko liratekeen kultura politiken azterketa, hausnarketa eta eztabaida gune bat. Kontseilua gizarteko hainbat arlo ordezkatzen dituzten ospe handiko profesionalez osatu dago. Arlo horiek dira, besteak beste, kultura, literatura eta pentsamendua, musika, ikus-entzunezkoen sektorea, arte eszenikoak, arte garaikidea, kultura digitala eta ondarea. Kontseiluko kide dira Rocío Peña Azpilicueta, Cristina Beloqui, Helena Pimenta, Ainhoa Garmendia, Iñigo Argomaniz, Iñigo Alberdi, Jon Maya, Luisa Etxenike, Fernando Bernues, Juan Aizpitarte, Felipe Juaristi, Lorena Fernández, Miren Aperribay, Andoni Egaña eta Borja Cobeaga.
Plataforma honek kultur sorkuntzaren, hedapenaren eta kontsumoaren erronkak aztertzen ditu, eta Kultura Departamentuarekin lanean ari da, kultura Gipuzkoarako aberastasun, jarduera ekonomiko eta enplegu iturri gisa sustatuko duten politikak definitzeko.
«Kontseiluan esperientzia eta iritzi propioa duten ahotsak bildu ditugu, ikuspegi desberdin bat emango digutenak», azpimarratu du Telleriak.
Aldundiaren kultura arduradunarentzat, kulturak egun dituen erronkek eskatzen dute kudeaketa irekia eta partekatua izatea, eta bertan mundu horretan lan egiten duten eta ongi ezagutzen duten adituek parte hartzea.
1326