Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako egoitzetan 17 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Gipuzkoako egoitzetan 17 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Lagun bat zendu da eta beste bostek gainditu dute gaixotasuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 17 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Errenteriako Jesus Bihotza zentroan (2), Arrasateko Iturbiden (1), Donostiako Julian Rezola (7), Hermano Garate-San Ignacio (2), Txara II (1) eta Zorroagan (4). Beste alde batetik, Errenteriako Jesus Bihotza zentroko egoiliar bat zendu da azken orduetan, eta beste bost lagunek gaixotasuna gainditu dute: Zorroagako batek (Donostia), Lamorouseko bik (Donostia), Arangoitiko batek (Beasain), eta Villa Sacramentoko beste batek (Donostia). Azken alta horrekin, Villa Sacramento egoitza COVID-19 kasu aktiborik gabe geratu da.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Donostiako Alai-Etxe (11), Berra (1), Lamourous (14), Hermano Garate-San Ignacio (4), Txara II (19), Bermingham (9), Julian Rezola (18) eta Zorroaga (39), Zumarragako Argixao (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (31), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (24), Andoaingo San Juan Bautista (21), Irungo Caser Residencial Anaka (5) eta Arrasateko Iturbide (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 209 COVID-19 kasu positibo daude egun.

101 lagun Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 136 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 55 pertsona hil dira.

Webgune berritua

Gipuzkoako adinekoen egoitzek bizi duten egoeraren eguneroko komunikazioari dagokionez, gaurtik aurrera, www.gipuzkoa.eus/covid19 webguneak egunero eguneratutako informazioa emango du lurraldeko adinekoen egoitzetako egoerari buruz. Hau da, orain arte informazio hori egunero partekatu bada prentsa-oharren bidez, hemendik aurrera komunikabideen eta herritarren eskura jarriko da modu interaktiboan webgune honen bidez, modu bisualagoan eta erraz eskuratzeko moduan.

Webgune hori pandemiaren lehen olatuan aktibatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, osasun-egoerari eta egoera sozio-sanitarioari buruzko informazio zehatza eta eguneratua emateko. Gaur goizean, Gipuzkoako diputatu nagusiak webgunea aurkeztu die Gipuzkoako alkateei, eta berrikuntza hori "aurrerapausoa" dela adierazi du, informazioaren "gardentasunari eta irisgarritasunari" dagokienez; izan ere, gaurtik aurrera, webguneak udalerri, egoitza eta adinekoen egoera erakusten duten mapa interaktiboak izango ditu, eta datu guztiak jasoko ditu, baita pandemiak bigarren olatu honetan izan duen bilakaera ere. Azaroaren 11tik Gune hori egunero berrituko da, Osakidetzak eta Gizarte Politikako departamentuak eskainitako datuetatik abiatuta: kasu positiboak, heriotzak, ospitaleratuak, altak, etab.

  

1943