Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako egoitzetan 23 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Gipuzkoako egoitzetan 23 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Bi lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna.

2020/11/05

Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 23 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Errenteriako Jesus Bihotza (17), Donostiako Alai Etxe (2), Julian Rezola (1) eta Villa Sacramento (1), Beasaingo Arangoiti (1) eta Irungo Caser Residencial Anaka (1). Beste alde batetik, ez da heriotzarin izan azken orduetan, eta bi lagunek gehiagoko gainditu dute gaixotasuna, Donostiako Berra eta Lamorous zentroetako egoiliarrak.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (16), Berra (2), Lamourous (20), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (14), Villa Sacramento (2), Bermingham (2), Julian Rezola (3) eta Zorroaga (12), Zumarragako Argixao (11), Errenteriako Jesusen Bihotza (19), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasingo Arangoiti (14), Andoaingo San Juan Bautista (19), eta Irungo Caser Residencial Anaka (4). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 143 COVID-19 kasu positibo daude egun.

Hiru dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 85 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 112 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 47 pertsona hil dira.

  

1294