Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako egoitzetan ez da heriotzarik atzeman azken bi egunetan

Gipuzkoako egoitzetan ez da heriotzarik atzeman azken bi egunetan

Kasu positibo berririk ere ez da eman eta bi lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a, guztira 227 dira dagoeneko.

Eider Mendoza foru bozeramaileak, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dagoen Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan bildutako datuetan oinarrituta, jakinarazi du, bigarren egunez jarraian, ez dela heriotzarik atzeman, ezta kasu positiborik ere azken egunean. Bestalde, bi adineko lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a, beraz, guztira 227 dira jada mediku alta jaso dutenak. Bi pertsona horiek Zumaiako Otezuri zentroko egoiliarrak dira.

          Guztira, Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan, 227 lagun sendatu dira, Covid-19ak eragindako guztien %41,4a. Aitzitik, gaur arte 160 adineko hil dira eta 161ek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Horietatik, 25 Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioak artatuta daude eta 24 ospitalean. Beste alde batetik, 15 izaten jarraitzen dute, 65 zentrotatik, kasu positiboak dituztenak gaur egun.

          Eider Mendozak adierazi du azken egunetako datuek Gipuzkoako egoitza sareko egoeraren hobekuntza nabaria erakusten dutela, bai adinekoen zentroetan zein desgaitasuna duten pertsonenetan. “Hala ere, zorroztasun eta arduna handiarekin jarraitu behar dugu lanean, mehatxuak hor jarraitzen baitu, eta beharrezkoa da prebentzio eta segurtasun neurri guztiak zorrotz betetzen jarraitzea zaurgarrienak diren pertsonak babesteko, gure lehentasun nagusia baitira”.

  

1703