Gipuzkoako egoitzetan ez da heriotzarik ezta positibo berririk ere atzeman
Gipuzkoako egoitzetan ez da heriotzarik ezta positibo berririk ere atzeman
Hiru pertsona gehiagok gainditu dute gaixotasuna Donostiako Alai-Etxe zentroan.
Gipuzkoako egoitzetan ez da heriotzarik atzeman azken orduetan, ezta COVID-19 kasu positibo berririk ere. Bestalde, adinekoen egoitza zentroetan sendatu diren lagunak 55 dira dagoeneko, Donostiako Alai-Etxe egoitzan dauden hiru pertsonak alta epidemiologikoa jaso ostean.
Gipuzkoako egoitza-sarea 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute eta, egun, COVID-19an positibo eman duten egoiliarrak bost zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (8), Errenteriako Jesusen Bihotza (3), Donostiako Alai-Etxe (23), Bergarako Mizpirualde (14) eta Donostiako La Paz (1). Beraz, Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean 49 COVID-19 kasu positibo daude.
Zortzi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 41 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak ari dira izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 55 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 32 pertsona hil dira.
1394