Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako egoitzetan ez da inor hil asteburuan, ezta positibo berririk eman ere

Gipuzkoako egoitzetan ez da inor hil asteburuan, ezta positibo berririk eman ere

Bi pertsona gehiagok gainditu dute gaixotasuna Donostiako Alai-Etxe zentroan.

Gipuzkoako egoitzetan ez da COVID-19agatik hildakorik izan asteburuan, ezta kasu positibo berririk eman ere. Bestalde, adinekoen egoitza zentroetan sendatu diren lagunak 45 dira dagoeneko, Donostiako Alai-Etxe egoitzan dauden bi pertsonak alta epidemiologikoa jaso ostean.

Gipuzkoako egoitza-sarea 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute eta, egun, COVID-19an positibo eman duten egoiliarrak bost zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (4), Donostiako Alai-Etxe (25), Bergarako Mizpirualde (23) eta Donostiako La Paz (1). Beraz, 62 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean.

10 dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 30 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak ari dira izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 45 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 25 pertsona hil dira.

  

1521