Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Aquariuma Ulysses Proiektura batu dira itsaso eta ozeanoetako plastiko kutsaduraren aurka borrokatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Aquariuma Ulysses Proiektura batu dira itsaso eta ozeanoetako plastiko kutsaduraren aurka borrokatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Aquariuma Ulysses Proiektura batu dira itsaso eta ozeanoetako plastiko kutsaduraren aurka borrokatzeko
Ulysses Proiektua aitzindari den ekimena da, eta itsasadar, itsaso eta ozeanoetan plastikozko kutsadurari buruzko datu zientifikoak biltzea du helburu.
Atxikipena astearte honetan iragarri da, Donostiako Aquariumeko Auditorioan egindako ekitaldian.
Ekitaldian izan dira Donostiako Aquariumeko presidentea, José Ignacio Espel; Gipuzkoako Jasangarritasun diputatu José Ignacio Asensio; AZTIko zuzendari nagusia, Rogelio Pozo; eta Data For Science Fundazioko zuzendaria, Jorge Ballester.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Aquariumak bat egin dute Ulysses Data For Science Proiektuarekin. Astearte honetan jakinarazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Aquariumak Ulysses Data For Science proiektuarekin bat egin dutela. Aurkezpen ekitaldia Donostiako Aquariumeko Auditorioan egin da, eta bertan parte hartu dute José Ignacio Espel Aquariumeko presidenteak, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak, Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiak eta Jorge Ballester Data For Science Fundazioko zuzendariak. Bi erakundeek euren esperientzia eskainiko diote Ulysses Proiektuaren garapenari. Proiektu hau 2020an sortu zen, eta itsasadar, ibai, itsaso eta ozeanoetako plastikozko kutsaduraren aurka borrokatzeko helburua du, bereziki Bizkaiko Golkoaren ekosistema ardatz hartuta, baina ikuspegi nazional eta nazioarteko garapena ere kontuan hartuta.
Proiektua aurkezteko ekitaldiari Donostiako Aquariumeko presidenteak, José Ignacio Espelek, eman dio hasiera, eta Ulysses Data For Science bezalako proiektu aitzindarien garrantzia nabarmendu du:
“Aquariumetik, erantzukizun handia sentitzen dugu gure itsasoak babesteko irtenbide jasangarriak sustatzen dituzten eta gizartea kontzientziatzen duten ekimenetan parte hartzeko. Hezkuntza aldaketarako tresna indartsua da, eta belaunaldi berriak ingurumenaren zaindari bihurtzera inspiratzen ditugu”.
Bestalde, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Iraunkortasun diputatuak adierazi du:
“Gipuzkoak Ulysses Data For Science Proiektura bat egiteak indartu egiten du gure itsasoak babesteko eta itsas kutsaduraren aurka borrokatzeko konpromisoa. Urteak daramatzagu hondakin sakabanatuen bilketa, hondartzen kudeaketa integrala eta Blue Point bezalako proiektuak sustatzen, zeinen helburua euskal kostaldean hondakin marinoen eragina minimizatzea baita”.
Asensiok gaineratu du:
“Ulysses Proiektuarekin zientzia oinarri duen eta nazioarteko lankidetzan oinarritutako kudeaketa eredu baterantz urrats bat gehiago ematen dugu, Bizkaiko Golkoaren aberastasun naturala babesteko ezinbestekoa dena”.
AZTI eta Data For Science Fundazioaren ekarpenak:
Ekitaldian AZTIko zuzendari nagusi Rogelio Pozok ere parte hartu du, eta hondakin marinoen arazoaren irtenbidea azpimarratu du:
“Ziur gaude irtenbidea zientzian dagoela. Horregatik, ikerketaren aldeko apustua egitea eta lortutako ebidentziak erabiliz gure ekintzak gidatzea funtsezkoa da itsas ingurunea babesteko eta plastikozko kutsaduraren aurka borrokatzeko”.
Azkenik, Data For Science Fundazioko zuzendari Jorge Ballesterrek Ulysses Proiektuaren izaera kolaboratiboa nabarmendu du:
“Ulysses Proiektuaren ezaugarri nagusietako bat da erakunde publiko eta pribatu guztiak parte hartzen dutela, unibertsitateetatik eta ikastetxeetatik hasi eta industriaraino; gizarte osoa, azken batean”. Ballesterrek azpimarratu du:
“Zenbat eta gehiago izan eta parte hartu, orduan eta eragin positibo handiagoa izango dugu Bizkaiko Golkoaren ekosisteman”.
Ulysses Data For Science Proiektuaren jatorria
Ulysses Data For Science 2020ko ekainean hasi zen arazoari erantzuteko. Hasieratik, zientzia ardatz duen ikuspegi batetik planteatu zen, epe ertain eta luzerako irtenbideak bilatzeko. AZTI eta Elecnor Deimos aeroespazial enpresak garatzen hasi ziren proiektua.
2021eko erdialdean, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari aurkeztu zitzaion. Harrezkero, proiektu zientifikoa zabalkunde-ekintzekin aberastu zen, Euskal Herriko gizarte osoaren partaidetza sustatzeko, barne hartuta erakundeak, enpresak eta herritarrak.
2023ko martxoan, Ulysses Data For Science Proiektuaren ezarpena hasi zen, plastikozko hondakinak itsasora iristearen eta banaketaren inguruko ezagutza sakontzeko. Proiektuak hiru urtez luzatuko den garapen fasea du, eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duen aliantza publiko-pribatua izango da.
Ulysses Proiektuaren gakoak
Ulysses Proiektua bost ekimen interkonektatutan oinarritzen da, bakoitza helburu komun bati funtsezko ekarpena eginez:
- Ulysses Sea: Plastikoen joan-etorriak eta pilaketak kartografiatuko dira Bizkaiko Golkoan satelite bidezko geolokalizazioarekin.
- Ulysses Rivers: Plastikoek ibaien bidez itsasora egiten duten fluxua aztertuko da.
- Ulysses School eta Experience: Hezkuntza-jarduerak eta erakusketa interaktiboak antolatuko dira.
- Ulysses Circle: Ekonomia zirkularra sustatuko da “Lau R” irizpideetan oinarrituta (murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu).
189