Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elikagaien Bankuak “azken minutuko" elikagaiak ematea sustatu duten enpresa laguntzaileen lana aitortu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elikagaien Bankuak “azken minutuko" elikagaiak ematea sustatu duten enpresa laguntzaileen lana aitortu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elikagaien Bankuak “azken minutuko" elikagaiak ematea sustatu duten enpresa laguntzaileen lana aitortu dute
Mercadona eta Frutas San Juan enpresei aitorpen berezia egin zaie egin duten lanagatik
Bilketak elkartasunaren eta ingurumenaren aldetik duen balioa nabarmendu du Jose Ignacio Asensiok, egingo ez balitz, elikagai kontsumigarriak zabortegian bukatuko luketelako, eta horrek ingurumenean eragin nabarmena izango lukeelako.
Hondakinen Prebentziorako Europar Astearen barruan Ingurumeneko Departamentuak diplomak banatu dizkie Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan aritzen diren enpresei. Mercadona eta Frutas San Juan enpresei aitorpen berezia egin zaie eman duten laguntzagatik.
Ekitaldian Jose Ignacio Asensiok nabarmendu du erakundeek Elikagaien Bankuari ahotsa eman behar diotela, horrela, gizarte kontzientzia areagotzeko eta egiten duen lanari oihartzuna emateko: “Elkartasuna ez da erakundeen eskuetan soilik utzi behar. Gipuzkoak elkartasun kultura dauka, oso zehatza eta boluntarioek egiten duten lan oso garrantzitsu batean oinarritzen dena”, esan du Diputatuak. Lurraldeak antolatzeko duen gaitasun handia ere nabarmendu du, boluntarioek “modu ezin hobean” bideratu eta antolatzen dutena.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Elikagaien Bankua duela hamar urte hasi ziren elkarlanean, komertziagarriak ez diren elikagai kontsumigarriak ematea sustatzeko, hau da, “azken minutukoak” esan ohi direnak. Poliki-poliki sektoreko hainbat enpresek egin dute bat ekimenarekin.
Elikagaien Bankuak biltzen dituen elikagaien % 39 da gutxi gorabehera galkorrak baina “guztiz kontsumigarriak” diren “azken minutuko” produktuen dohaintza. 2016an 835.000 kilo elikagai inguru bildu ziren, eta 2017an 1.000.000 kilo baino gehiago jasotzea espero da. Horietatik % 60 aprobetxatzen da, eta familia behartsuei ematen zaie. Horri dagokionez, Asensiok azpimarratu du Gipuzkoak Elikagaien Bankua osatzen duen pertsonen lanari esker, Gipuzkoako familia askoren beharrak asetzen direla.
Ingurumeneko Diputatuak lankidetza honek ingurumenari dagokionez duen garrantzia nabarmendu du, bilketa egingo ez balitz elikagai kontsumigarri horiek zabortegira eramango liratekeelako, eta horrek ingurumen eragin handia izango lukeelako.
1416