Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaliten errekonozimendua jaso du, Zaintza HerriLab estrategian egindako gizarte-berrikuntzagatik
Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaliten errekonozimendua jaso du, Zaintza HerriLab estrategian egindako gizarte-berrikuntzagatik
Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaliten errekonozimendua jaso du, Zaintza HerriLab estrategian egindako gizarte-berrikuntzagatik
• Gipuzkoako Foru Aldundia Quality Innovation Award (QIA) sariaren nazioarteko finalista izan da eta estatu mailan irabazle izendatu dute, Zaintza HerriLab estrategia berritzaileagatik. • Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren galan izan da errekonozimendua, eta adinekoen arreta hobetzeko tokiko zaintza-ekosistemen garapenari egindako ekarpena azpimarratu da bertan.
Gipuzkoako Foru Aldundia nazioarteko finalista eta Estatuko Quality Innovation Award (QIA) faseko irabazle izendatu berri dute, Zaintza HerriLab estrategia berritzaileari balioa ematen dion mundu mailako errekonozimendua emanaz. Madrilen jaso zuen sari hark aitortza jaso du gaur Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Galan. Bertan, Aldundiak adinekoen arreta hobetzen duten tokiko zaintza-ekosistemen garapenari egindako ekarpena nabarmendu da.
Sari honek Gipuzkoak esparru sozialean proiektu berritzaileak bultzatzeko duen gaitasuna azpimarratzen du, Euskadin ez ezik, estatuan eta nazioartean ere erreferente bihurtuz. Zaintza HerriLab estrategiak, Aldundia buru dela, erakunde publikoen, hirugarren sektoreko erakundeen eta komunitatearen arteko lankidetza sustatzen du, beren etxeetan bizi diren adinekoen ongizatea bermatzeko. Gaur egun, lurraldeko 17 udalerritan martxan dagoen ekimena da hau.
Maite Peñak, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, adierazi du: "nire esker ona azaldu nahi dizut, ilusio berezia egin baitigu, errekonozimendua batez ere hemen, etxean, jaso izanak. Gipuzkoan eta Euskadin industria-berrikuntzarako eta berrikuntza ekonomikorako dugun gaitasunagatik aintzatesten gaituzte, baina sari honek fokuan jartzen du esparru horietatik haratago doan zerbait: Zaintza HerriLab Estrategia bezalako gizarte-ekimen baten potentzial berritzailea. Proiektu hau ikuspegi esperimentaletik eta gobernantza kolaboratibotik sortu da, eta tokiko zaintza-ekosistema berriak bultzatzen jarraitzea du helburu".
Berrikuntza nabarmentzeko espazioa
Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Sarien Galan, Brontze, Zilar eta Urrezko sariak jaso dituzten 21 erakunde saritu dira, eta 50 diploma eman dira Kudeaketa Aurreratuaren Diplomaren, Kudeaketa Aurreratuaren Aitorpenen eta Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren kategorietan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, Euskalitek Quality Innovation Award (QIA) estatuko faseko beste bost euskal irabazleak ere aitortu ditu gaur, berrikuntzan duten lidergoa azpimarratuz. EUSKALIT, Innobasque eta Ihobek parte hartzen duten nazioarteko sari honek erakunde eta herrialdeen lehiakortasuna areagotzea du helburu, estatuan eta nazioartean ebaluazio-prozesu zorrotz baten bidez.
QIA Sariaren irabazleak:
Estatuko fasean saritutako sei proiektuek berrikuntza nabarmenak dituzte hainbat sektoretan:
- Mikroenpresen eta startupen berrikuntza kategoria:
-
SURPHASE: Bikaintasun operatiboa gatzgabetzeko plantetan sentsore ez-inbaditzaileen teknologia disruptiboaren bidez, mintzen garbiketa denbora errealean optimizatzea.
- Osasun-sektoreko berrikuntzaren kategoria:
-
MIKROBIOMIK HEALTH COMPANY S.L.: Clostridium difficile bidezko infekzioak antibiotiko konbentzionalik gabe tratatzeko hesteetako mikrobiotan oinarritutako MBK-01 sendagai biologikoaren garapena.
- Sektore publikoko berrikuntzaren kategoria:
-
Gipuzkoako Foru Aldundia: Zaintza HerriLab Estrategia, zaintzarako tokiko ekosistemak sustatzen ditu, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.
- Sektore publikoko akzesita:
-
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE): Itzuli itzulpen automatikorako tresna.
- Akzesita ekonomia zirkularrean eta zero karbonoaren aztarna:
-
Polykey Polymers, S.L.: PET birziklatze kimikoko sistema.
- Hezkuntza berriztatzeko akzesita:
-
San Luis Zentroa: MenTek-AI proiektua, ikaskuntzari aplikatutako adimen artifizialeko berrikuntza.
2279