Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroak lankidetza sarea handitzen ari da energia berriztagarriak sustatuz
Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroak lankidetza sarea handitzen ari da energia berriztagarriak sustatuz
Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroak lankidetza sarea handitzen ari da energia berriztagarriak sustatuz
José Ignacio Asensio: “Klima Aldaketaren erronkari aurre egiteko ezinbestekoa da energia berriztagarriak bultzatzea”.
José Ignacio Asensio: “Klima Aldaketaren erronkari aurre egiteko ezinbestekoa da energia berriztagarriak bultzatzea”.
Ingurumeneko Departamentuak eta Ekiona, eguzki argiztapen enpresak, bilera izan dute Gipuzkoak duen erronka aztertzeko eta Klima Aldaketari aurre egiteko. Lansaioa Donostian egin da, Ekiona enpresaren egoitzan, eta bertan parte hartu dute Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, eta Borja Iñarrairaeguik, Ekionako Zuzendariak, bakoitza bere lantaldearekin.
Bileran Asensiok Klima Aldaketari aurre egiteko Gipuzkoa Klima 2050 estrategia aurkeztu du. Mónica Pedreirak, Ingurumeneko Zuzendariak, etorkizuneko Klima Aldaketari aurre egiteko Zentroaren oinarriak azaldu ditu. Zentro honen zeregina izango da berotze globalari aurre egiteko eta energia berriztagarriak sustatzeko politikak zentralizatzea. Asensiok azaldu du erronkaren larritasunak eskatzen duela “lurraldeko talentua biltzea eta indarrak batzea” eta aurreratu du Departamentua lanean diharduela kolaboratzaile ekonomikoen, sozialen eta teknologikoen sarea osatzeko.
Europar Batasunak 2030 Esparrua onartu du, zeinaren helburu nagusietako batzuk diren %27ko portzentajea lortzea energia berriztagarrien erabileran; eta energia efizientziaren datuak %27 hobetzea. Politika horiek txertatuko dira Ingurumeneko Departamentuak aurten abian jarriko duen Klima Aldaketaren Zentroan, eta horiek ezarri eta garatzeko lankideen sare bat eratuko da. Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroak hiru ardatz nagusi izango diru: berotze globalak gure lurraldean duen eragina neurtzeko eta aztertzeko behatoki bat sortzea, ekonomia berdea sustatzeko Europako funtsen bidez ekonomia zirkularra sustatzea eta energia berriztagarriak sustatuz energia trantsizioa ahalbidetzea. Hirugarren ardatz honetan lankidetza aztertuko dute Ingurumeneko Departamentuak eta Ekiona enpresak. Asensiok nabarmendu du ezinbestekoa dela energia berriztagarriak bultzatzea Klima Aldaketari aurre egiteko: “Gure lurraldeak plan estrategiko bat garatu behar du etorkizuneko Gipuzkoa gaurkoaren desberdina izan dadin, berotegi efektuko gas isurketak murriztuz, gaur egungo energia mendekotasuna gutxituz eta energia berriztagarrien aldeko apustua eginez".
Departamentuak lurraldeko beste eragilerekin kontaktua izatea aurreikusi du, bere politikak partekatzeko eta Gipuzkoa Klima 2050 estrategiari ahalik eta ekarpen handiagoak egiteko.
1448