Gipuzkoako KZGuneak laguntza-gune berri gisa gaituko dira Mugi txartelarekin lotutako izapideak egiteko
Gipuzkoako KZGuneak laguntza-gune berri gisa gaituko dira Mugi txartelarekin lotutako izapideak egiteko
Gipuzkoako KZGuneak laguntza-gune berri gisa gaituko dira Mugi txartelarekin lotutako izapideak egiteko
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Legazpiko KZGunea bisitatu du, Eluska Renedo-Illarregi Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendariarekin eta Óscar Valbuna Legazpiko Garraio Publikoko zinegotziarekin batera
Joan den apirilaren 14an zerbitzua abian jarri zenetik, Legazpiko KZguneak 80 pertsonari eman die laguntza Mugirekin lotutako izapideak egiteko.
Azahara Domínguez: "Gipuzkoan gero eta jende gehiagok garraio publikoa erabiltzea nahi badugu, MUGI txartelarekin lotutako izapideak ere erraztu behar ditugu. Arrakala digitala edo prestakuntzarik eza ezin dira oztopo izan erabiltzaileei hainbeste abantaila eskaintzen dizkien sistema horretara iristeko; horregatik, akordio batera iritsi gara Eusko Jaurlaritzarekin, KZguneek, bertako langileekin, izapide horiek errazago egin ditzaten".
Gipuzkoako KZguneak laguntza-gune berri gisa gaituko dira Mugirekin lotutako izapideak egiteko, bai txartel berriak emateko, bai txartelak berritzeko. Horrela adierazi du Azahara Domínguez ostiral honetan Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariordeak Legazpiko KZgunea bisitatu duenean Eluska Renedo-Illarregi Gipuzkoako Garraio Agintaritzako zuzendariarekin eta Óscar Valbuena Legazpiko Garraio Publikoko zinegotziarekin batera.
Apirilaren 14tik, Legazpiko KZguneak era horretako izapideak eskaintzen dizkie udalerriko herritarrei, eta azken asteetan Zumarragako, Azkoitiako eta Usurbilgo zentroak ere batu dira. Helburua da Internet bidez horrelako izapideak egiteko zailtasunak dituzten pertsona guztiek aurrez aurreko laguntza izatea zentro horietan, izapide horiek egin ahal izateko.
Oraingoz, erantzuna bikaina izan da: hilabete eskasean, KZguneak laguntza eman die berrogeita hamar bat laguni Mugirekin lotutako izapideetan; eta egun gutxitan, Zumarragan, berriz, 21 bizilaguni eman diete arreta. Azken egunotan, Azkoitian eta Azpeitian ere hasi dira zerbitzu hori ematen, eta datozen hilabeteetan lurraldeko gainerako KZguneetara zabalduko da.
"Gipuzkoan gero eta jende gehiagok garraio publikoa erabiltzea nahi badugu, MUGI txartelarekin lotutako izapideak ere erraztu behar ditugu. Arrakala digitala edo prestakuntzarik eza ezin dira oztopo izan erabiltzaileei hainbeste abantaila eskaintzen dizkien sistema horretara iristeko; horregatik, akordio batera iritsi gara Eusko Jaurlaritzarekin, KZguneek, bertako langileekin, izapide horiek errazago egin ditzaten", adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Legazpiko Garraio Publikoko zinegotzi Óscar Valbuenak eskerrak eman dizkie KZguneari eta GGLAri "akordio honetara iristeko erakutsi duten prestasunagatik, herritarren onerako erakundeen arteko lankidetzaren adibide baita". Legazpiko KZguneko langileei ere eskerrak eman dizkie egiten ari diren lanagatik.
1885