Gizarte inklusioaren eredu eta paradigma berriak eztabaidagai EHUren udako ikastaro batean
Gizarte inklusioaren eredu eta paradigma berriak eztabaidagai EHUren udako ikastaro batean
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SIISek ‘Gizarteratzeko gizarte-zerbitzuen kalitatea: arretaren kalitatetik, bizitza kalitatera’, ikastaroa antolatu dute, pertsonan oinarritutako eredu inklusiboaren inguruan hausnartzeko.
Gaur, irailak 20, hasi da EHUren udako ikastaroa, bi egunetan gizarte inklusioaren eremuan gizarte zerbitzuen kalitatea hobetzeko garatutako tresnak eta esperientziak aztertuko dituena. Horrela, erabiltzaileek gizarte zerbitzuen kalitaterako duten eskubidearen inguruko hausnarketa erraztuko da, bai arretaren kalitateari dagokionez, bai pertsonen bizi kalitateari dagokionez ere, esku hartze sozialeko edozein prozesuren azken helburu gisa.
Ikastaro hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SIISek antolatu dute, eta aurten edo hirugarren edizioa egingo da, EHUko Carlos Santamaria espazioan, udako ikastaroen esparruan. Guztira sei hitzaldi eskainiko dira ikastaro horren barnean: Universidad de Salamanca unibertsitateko, Ediren-eko, Insitut Català d´Avaluació de Polìtiques Públiques-eko, Londresko Center for Homelessness Impact erakundeko, Universitat de Lleidako eta Fresno Consulting konpainiako adituen eskutik. Hitzaldiak osatzeko, gizarte politiketako hainbat arlotako profesionalek parte hartzeko mahai inguruak egingo dira, Diputació de Barcelonaren, Emaús Fundación Social erakundearen, Universitat de Barcelonaren, IRSEren, T4ren, Bizitegiren eta Deustuko Unibertsitatearen partaidetzarekin.
Gizarte inklusioko politiken ikuspegi pragmatikoago bat emateko ahalegina egingo da ikastaroan, eta hainbat arlotan hobetzeko garatutako tresnak eta esperientziak aztertzen dira, hala nola, plangintza, prozedurak, talde profesionalen kudeaketa, araudia edo alderdi etikoak aintzat hartzea. Ikastaroa lagungarria izango da talde profesionalek duten garrantzia nabarmentzeko eta kudeaketa eta esku hartze sozial berrien inguruan sentsibilizatzeko.
1774