Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gizarteko elkarteei bultzada berria

Gizarteko elkarteei bultzada berria

Agipadek eta beste zenbait elkartek haien jarduera garatzeko lokala egokituko du Aldundiak

Imanol Lasa foru bozeramailea
Diputatuen Kontseliuak erabaki du onartzea Donostiako Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekuko 10. zenbakian kokatutako lokala bulegoetarako egokitzeko obren exekuzio proiektua. Aurrekontua 830.962,45 eurokoa izango da, guztira, eta lanak burutzeko epea, berriz, hilabetekoa. 2017an laga zion Donostiako Udalak lokala Foru Aldundiari. Bi solairu, eta guztira 766,74 metro karratuko azalera du. Bertan aurreikusten da, alde batetik, AGIPAD, Drogen Abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoar Elkartearen ohiko jarduera ematea, eta, bestetik, elkarte mugimenduaren garapenerako bulego berriak kokatzea.
 
Aldundiak Gausark arkitektura estudioari aipatutako lokala bulegoetarako egokitzeko proiektu bat idatz zezan eskatu zion. Proiektua 2017ko azaroan aurkeztu zuen eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Arkitektura zerbitzuak ikuskatu du. Neurri horren helburua da “gizarte politiketan lan egiten duten elkarte eta entitateek higiezinen erabilerari lotuta dituzten beharrei erantzutea, era horretan haien jarduera erraztuz, Gipuzkoaren gizarte arretarako sisteman berebiziko garrantzia baitaukate”, azaldu du Imanol Lasa foru bozeramaileak. Gizarte Politiketako departamentuak adostutako Gizarte Zerbitzuen Foru Mapan daude jasota premia horiek. 
 
Diru-laguntza Zarauzko Udalari
Era berean, Kontseiluak erabaki du Onartzea Zarauzko Udalari 87.173 euroko diru-laguntza ematea, Vista Alegreko parkea urbanizatu eta hobetzeko proiektua gauzatzeko. eraztun berde-urdina garatzen jarraitzeko asmoa du Zarauzko Udalak, eta, horretarako, aipatutako parkea eraberritzeko proiektua idatzi du. Santa Barbara mendiaren magalean dago, Natura 2000 Sareko Garate-Santa Barbara eremuaren barruan, eta proiektuaren xedea da parkea biziberritzea, bideak konponduz eta parkeko ibilbideetan zehar dauden atsedenerako edo aisialdirako guneak hobetuz.
 
Jarduketa horrekin bilatzen da egun dauden arazoak konpontzea. Horretarako, zoladura aukera desberdinen azterketa eta analisia egingo da, eta euri urak biltzeko aukerak ikusiko dira, arreta berezia jarriz hiri altzarien eta adinekoek ariketa fisikoa egin ahal izateko eremuen kokapenean. Hori guztia helburu batekin: eremu hori hiri parke bilakatzea, espazio babestu batean egoteak ezartzen dituen baldintzetara egokituta. Proiektua faseka gauzatzeko diseinatu da eta exekuzio aurrekontua, guztira, 280.472,68 eurokoa da.
Zarauzko Vista Alegre parkea urbanizatu eta hobetzeko proiektuak biztanleriaren ongizatea eta bizi kalitatea handitzen ditu, eta hiri espazioen kalitate paisajistikoa areagotu

Foru bozeramaileak azpimarratutakoaren arabera, proiektua “bat dator erabat” Aldundia, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, klima aldaketarekin eta eremu degradatuak lehengoratzearekin lotuta garatzen ari den estrategiarekin. Beharrezkotzat jotzen ditu halako egitasmoak lurraldeko erresilientziari eusteko eta CO2 xurgatzeko gaitasuna areagotzeko. Estrategia orokor horren bidez, hirietako azpiegitura berdeak sustatzen ditu, landa eremukoen osagarri: “Horrek, gainera, biztanleriaren ongizatea eta bizi kalitatea handitzen ditu, eta hiri espazioen kalitate paisajistikoa areagotu”. 

Gogorarazi duenez, programa horren barruan gauzatutako beste jarduketetako bat izan zen, Zarautzen ere, Santa Barbara miradoretik malekoira Mutxio parketik doan bidearen zati bat egokitzea.

  

1699