GK Green Fashion Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren hirugarren edizioa
GK Green Fashion Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren hirugarren edizioa
Asensio: “Modaren etorkizuna jasangarria izango da edo ez da izango, planetak ezin izango baitu jasan”.
‘Made in made for’ dokumentala proiektatuko da herritarrak sentsibilizatzeko eta ehungintzaren industriak planetan duen eragina erakusteko.
Gaur goizean hasiera eman zaio Tabakaleran moda jasangarriaren hirugarren edizioari, GK Green Fashion moda jasangarriaren Gipuzkoako klusterrak sustatutako ekintza. Kluster hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sortu du eta dagoeneko Gipuzkoako 14 eragile dira moda jasangarriaren alde lanean dihardutenak. Topaketa honetan hitzaldiak eta tailerrak egingo dira eta ‘Made in made for’ dokumentala proiektatuko da ere, herritarrak sentsibilizatzeko eta ehungintzaren industriak planetan duen eragina erakusteko. Donostia Festival Moda Astearen zazpigarren edizioaren barne dagoen ekintza da hau.
Edizio honetan, ehungintzako proiektuen hitzaldiez eta ohiko tailerrez gain, erakusketa gune bat eta ‘Made in made for’ dokumentala proiektatuko da. Gemma Gómez (Slow Fashion Next-en sortzailea) eta izen handiko markak eta entitateak, besteren artean, AEG Ikastetxea, Tecnun unibertsitatea, Impact Hub Donostia eta Twin & Chic, buru dira sektore profesionalari eta publiko orokorrari zuzendutako programa batean.
‘Made in made for’ dokumentala proiektatuko da sentsibilizazioan lan egiten jarraitzeko eta herritarrek ezagutu dezaten zein den ehungintza industriaren eragina. GK Green Fashion klusterreko diseinatzaile guztiek parte hartu dute dokumentalean eta Bangladesh-eko herrialdean modaren industriak duen eraginaren inguruko lekukotasunak bildu dira. Dokumental honen helburua beraz, modaren industriari buruz hausnartzera da.
Ingurumeneko diputatuak jardunaldiari hasiera eman dio eta nabarmendu du moda jasangarriaren sektorea Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren arteko aliantzaren “gakoa” dela. “Gipuzkoak oso sentsibilizatuta dauden herritarrak, diseinatzaile esperientziadunak, prestatutako industria eta alor horretan lan egiten duten elkarteak ditu. Beraz, Gipuzkoak jasangarritasuna ikur duen lurralde bihurtzeko osagai guztiak ditu”, gaineratu du.
Ehungintza jasangarriaren tailerrek festibalaren esparruan “Slow Fashion” gaiaren inguruan kontzeptuak eta kultura garatzeko helburua betetzen dute. Ingurumeneko Diputatuak baieztatu du GK Green Fashionek balioa eman nahi diola “Slow Fashion” modari, egungo “Fast Fashion” kontsumo ereduen aurrean Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren bitartez. “Hau da, garrantzia eman nahi zaio ingurumena errespetatzen duten moda jasangarriari, nolanahi ere, gure diseinatzaile gipuzkoarrak aspilditik ari dira lanean eremu horretan eta gure zeregina da lan hori agerian jartzea, baliabideen kontsumo jasangarriaren inguruko sentsibilizazioa sortzea, modarekikoa barne, eta eredu ekonomiko berri bat sustatzea, gure diseinatzaileentzat baliagarria izango dena”, adierazi du Ingurumeneko diputatuak.
1570