Goizane Álvarezek eta Pablo Vilchesek Emakumezkoen Futbolaren I. Nazioarteko Kongresua aurkeztu dute Madrilgo F Ligaren egoitzan
Goizane Álvarezek eta Pablo Vilchesek Emakumezkoen Futbolaren I. Nazioarteko Kongresua aurkeztu dute Madrilgo F Ligaren egoitzan
Goizane Álvarezek eta Pablo Vilchesek Emakumezkoen Futbolaren I. Nazioarteko Kongresua aurkeztu dute Madrilgo F Ligaren egoitzan
Ekitaldia Ficoban (Irun) izango da, azaroaren 21ean eta 22an, eta hiru mahai-inguru eta bost hitzaldi izango ditu, futboleko eta emakumeek egiten duten kiroleko profesional ospetsuen eskutik.
F Ligaren egoitzan (Madril) egindako ekitaldi batean, ofizialki aurkeztu da Emakumezkoen Futboleko Nazioarteko Lehen Biltzarra, azaroaren 21ean eta 22an Irungo Ficoba erakustazokan (Gipuzkoa) ospatuko dena.
Goizane Álvarezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako diputatuak, eta Beatriz Álvarezek, Emakumezkoen Futboleko Liga Profesionaleko presidenteak, parte hartu dute aurkezpenean, eta emakumeen futbola dimentsio guztietan ikusarazteko eta garatzeko baterako konpromisoa nabarmendu dute.
Álvarezek azpimarratu duenez, "kirol-karrera maila gorenera eraman duten emakumeei ahotsa ematean, kirolari horiek erreferente alternatibo gisa posizionatzea lortzen da, beste haur eta nerabe batzuen ametsak modelatzeko eta urratsak eta portaerak inspiratzeko. Ondorioz, horrek guztiak oinarrizko kirolean desberdintasuna murrizten laguntzen du, eta erakunde publikoek gure gain hartu behar dugu emakumeek egiten duten kirola kategoria guztietan ikusarazteko ardura".
Bestalde, Pablo Vilchesek eskerrak eman dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari "Kongresu hau aurkezteko gure egoitza aukeratu izanagatik, ziur asko munduko emakumezkoen futbolaren erreferentziazko ekitaldi bihurtuko baita. Ficoba, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, bereziki, Goizane zoriondu nahi nituzke gure kirolean erreferente diren hainbeste emakume bilduko dituen kongresu hau antolatzeagatik, emakumezkoen futbolaren historia eta bere garapen eta hazkunderako funtsezkoak diren gaiak jorratzeko".
Futboleko eta kiroleko lehen mailako profesionalak
Berretsitako hizlarien artean daude, besteak beste, Ivana Andrés, Vero Boquete, Natalia Arroyo, Lola Romero, Eli Pinedo, Olatz Rivera eta Laura Gutiérrez. Ospe handiko figurak dira, eta profesionalizazioari eta emakumeen futbolaren eta, oro har, emakumeen kirolaren erronkei buruzko esperientziak eta ikuspuntuak eskainiko dituzte.
Gainera, medikuntzako eta osasun mentaleko adituek ere parte hartuko dute, hala nola Inma Puig eta Eva Ferrer. Kirolarien karrerarako oreka fisiko eta emozionalak duen garrantzia aztertuko dute, FUTPROren II. Azterlanaren datu kezkagarriarekin bat etorriz. Azterlan horren arabera, eliteko emakume jokalarien % 80k antsietate- edo depresio-sintomak izan ditu, lehiaketaren eskakizun-mailaren ondorioz.
Biltzar aitzindaria
Kongresu honek, Espainian egin den mota horretako lehenengoak, kirolari berari dagokionaz gain, hainbat diziplinatako profesionalak eta adituak bildu nahi ditu elkarrizketarako eta hausnarketarako espazio batean, emakumeen futbolaren erronkak eta aukerak aztertzeko, mundu mailan hazkunde ikaragarria izaten ari den une erabakigarri honetan.
Ekitaldian, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: lesioen arrisku-faktoreak, eliteko futboleko entrenamendua, emozioek errendimenduan duten garrantzia, eta erakundeek emakumeak kirolean babesteko eta laguntzeko duten zeregina. Emakumeen futbolari ikusgarritasuna eta profesionalizazioa eskaintzeko erabakigarria den une honetan hausnarketa egiteko diseinatu den programa oso bat da.
Informazio gehiago
https://congresoff.ficoba.org/
Madril, 2024ko azaroaren 14a.
979