Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gure ekonomiaren etorkizuna: Lurraldearen garapen ekonomikorako erronkak eta aukerak

Gure ekonomiaren etorkizuna: Lurraldearen garapen ekonomikorako erronkak eta aukerak

Markel Olanoren EHUko Uda Ikastaroen irekiera hitzaldia

Gure ekonomiaren etorkizuna: “Lurraldearen garapen ekonomikorako erronkak eta aukerak” izena du udako ikastaro honek. Eta ez da kasualitatea izenburu hori izatea. EKONOMIA eta ETORKIZUNA, horiek direlako Gipuzkoako Foru Aldundiaren bi ardatz nagusiak.

Sinesten dugu, gure Lurraldearen eta gipuzkoarren ongizatea garapen eta lehiakortasun ekonomikoaren bitartez bakarrik lor daitekeela; gure ekonomiaren garapena dela bitarteko nagusia gure helburu nagusia lortzeko: Gipuzkoar guztiok ahalik eta ondoen, oparoen eta asebeteen bizitzeko. Ez edozein preziotan, ez edozein modutan, sozialki arduratsu eta solidario izanez, baizik. Sozialki ere lehiakor izanez. Eta horregatik dugu gure ortzimugan amets lorgarri hori: Gipuzkoa gizarte desberdintasun txikieneko Munduko lurraldea izatea. Izan ere, sinesten dugu gizarte baten benetako garapena eta aurrerabidea lortzeko, benetako ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoa dela garapen ekonomikoa eta soziala batera joatea.

Y estamos también plenamente convencidos de que nuestro futuro solo lo podemos y debemos construir nosotros mismos. De que, en este mundo tan acelerado, cambiante e incierto, hoy es más necesario que nunca que asumamos nosotros mismos la responsabilidad de encauzar nuestro futuro. Porque, en efecto, cuando en nuestro entorno, en Euskadi, en Europa y en el Mundo se están produciendo profundas y rápidas transformaciones, es preciso que los guipuzcoanos y guipuzcoanas actuemos con lucidez y presteza, para que el bienestar actual no nos nuble la mirada hacia los retos y dificultades que se nos presentan de cara al futuro.

Por todo ello, hemos querido plantear este curso como un foro de reflexión y debate compartido acerca de la economía y el futuro. Y, si me permiten, quiero hacer mi pequeña aportación ante ustedes, exponiéndoles la visión económica de la Diputación Foral de Gipuzkoa de cara al futuro.

 

EKONOMIA LEHENTASUN

Duela bi urte, hauteskundeak irabazi eta Foru Gobernura iritsi ginenean, lehentasun nagusi bat jarri genuen: Gipuzkoako suspertze ekonomikoari laguntzea. Alegia, krisi ekonomikoari aurre egin eta Lurraldearen garapen ekonomikoa bultzatzea. Eta horretarako Foru Erakunde Publiko guztia eginkizun horretara bideratu genuen: enpresengana gerturatuz, krisiaren ondorioz gizarte bazterkeriara eror daitezkeen pertsonak lan merkatura sartzeko programak martxan jarriz, ekintzaileei lagunduz, eragile ekonomikoen elkarlana sustatuz… Eta hori guztia egin ahal izateko, ohiko politikez gain, ekonomia suspertzeko plan berezia ere martxan jarri genuen, urtero 50 milioi eurokoa.

Ekonomia Suspertzeko Planak, aldi honetan, ia 3.000 enpresa eta zentrori eman die babesa, beren proiektuak, inbertsioak gauzatu eta lehiakortasunean eta berrikuntzan aurrerapausoak emateko. 400 enpresa berri baino gehiagoren sorrera ere bultzatu dugu.

Bi urte pasata, emaitzak ikusten hasi gara. Gipuzkoa eta gipuzkoarrak duela bi urte baino hobeto gaude. Hala dio egin berri dugun ikerlan soziologikoan hamar gipuzkoarretik seik, lurraldea krisitik ateratzen ari dela baieztatzen dutenean. Bederatzi enpresatik hamarrek, berriz, zera diote: beren merkatuak normaltasunera bueltatzen ari direla edo susperraldian daudela.

Hori guztia ez da guri esker bakarrik, baina guri esker ere bai. Barne Produktu Gordina %3tik gora ari da hazten, langabezia tasa %10etik jaitsi da, GINI indizeak desberdintasun txikiagoak erakusten dizkigu…

Aurrera begirako aurreikuspenak ere bide onean doaz. Eta lanean jarraituko dugu hala izan dadin. Industriaren lehiakortasuna eta aktibitatea sendotuz eta bultzatuz, batetik, eta zailtasun gehien dituzten pertsonen gizarteratzeko estrategia martxan jarriz, lanpostu berrien sorreran eragin nahi dugu baita ere. Gure aurreikuspenen arabera, gisa honetan, %8ko langabezia tasara iritsi daiteke Gipuzkoa 2019an.

Baina ez da nahikoa. Guretzat ez da nahikoa. Denon artean, denon lanari eta esfortzuari esker, eta testuinguruak ere lagunduta, lortu dugu krisiaren txarrenari nahiko ondo eutsi eta ekaitzaren osteko barealdiko eguzki printzekin goxatzea. Kontxako paisaje eder honi begiratzen badiogu, badian patxada eta lasaitasuna dugu. Ez da gutxi. Goza dezagun. Merezi dugu. Baina jakin badakigu, kanpoan urak eta korronteak mugituak daudela, haizeak aldakorrak direla. Aspaldi kantatu zuen Xabier Letek “itsasoan urak handi dire”, eta begiratu besterik ez dago Atlantikora, Pazifikora, edo Mediterraneora horretaz inoiz baino gehiago jabetzeko.

Eta herri-ordezkarion egitekoa ezin daiteke mugatu badiako uretan lasai murgiltzeko baldintzak eta aukerak jartzera bakarrik. Kanpoko ur zakar eta korronte aldakorretan murgiltzeko aukerak sortzeko ere lan egin beharrean gaude. Badian urak zakartzen direnerako prest egoteko eta ur handigotan ere igeri egiten ikasteko. Kanpoan badugu zer ikasi eta nori begiratu. Eta horretarako ere bada ikastaro hau, kanpoan hobekien igeri egiten dutenengandik ikasteko.

Gure oraingo lehiakortasun ekonomikoa ez da nahikoa etorkizuneko ongizatea bermatzeko. Baina gure egungo lehiakortasun ekonomikoa da etorkizuneko Gipuzkoako ongizatea berma dezakeen oinarri bakarra. Horregatik, gure lurraldeko enpresen eta industriaren eguneroko erronkei erantzuten laguntzen ari gara Gipuzkoako Foru Aldundian, egungo lehiakortasuna indartzen jarraitzeko egunero egunero. Baina horrekin batera, etorkizuneko ekonomia eta lehiakortasuna bermatzeko zutabeak eraikitzen ere ari gara.

 

ETORKIZUNA ERAIKIZ; ETORKIZUNERA BEGIRA

Enpresa munduan, krisi edo zailtasun egoera batean sartzen denean enpresa bat, bere biziraupena eta etorkizuna bermatu nahi badu, zer egiten du? Merkatu berrien bila hasi, produktu eta zerbitzuak dibertsifikatu, erakundearen antolakuntza trasnformatu, aliantza berriak bilatu, teknologia berrietan inbertitu, berrikuntzan sakondu… Enpresak aurrera egingo badu, eta ondorioz, enpresak aberastasuna eta ongizatea sortuko badu, ezinbestean baldintza berrietara egokitu beharra dauka. Hamaika adibide eta esperintzia eredugarri ditugu horrenak Gipuzkoan. Eta badugu denok zer ikasi.

Politikaren eta erakunde publikoen eremua ere, baldintza berri eta trasnformazio sakonetan dago egun. Ez gurean bakarrik, baizik eta Mendebalde guztian. Gizartearen aldaketa estruktural handiekin, gure herri-erakundeak ere egokitu beharrean daude, pertsonen egungo beharrei erantzuteko ez-ezik etorkizuneko funtzioak ere bete ahal izateko. Erronka handia da. Eta erantzunak zailak. Baina ezin gara badian lasai igerian geratu.

Enpresek egiten dutenetik ikasiz eta herri-erakundeak egungo eta geroko baldintzetara egokitu nahian, biharrari begiratu eta ekimen zabal bat jarri dugu martxan: ETORKIZUNA ERAIKIZ. Ez da ohiko programa edo plan bat, baizik eta etorkizuneko erronkei aurre hartu, erantzuna eman eta horretarako Foru Aldundia transformatu nahi duen ekimen zabal eta anbisiotsua da ETORKIZUNA ERAIKIZ.

Ez gaitezen engainatu. Aurrera begira gipuzkoarrok benetan ditugun erronka potoloak ez dira hondakinak kudeatzea edo errepideetan bide-sariak ezartzea. Gure ongizaterako baldintza eta aldagai handiei garaiz eta ondo erantzutea da gipuzkoarrok orain ditugun erronka nagusiak: gure enpresen lehiakortasunerako beharrezko diren transformazioak gauzatzea, gure gizartearen zahartzeari ikuspegi integralarekin erantzutea, gizon eta emakumeen berdintasunean sakontzea, pertsonaren garapen osorako kontziliazio politikak sustatzea, jaiotza tasak handitzea, kalitatezko enplegua sortzea, gure hizkuntza bultzatzea, gure identitate eta kultura garatzea, hezkuntza eta formazioan sakontzea, talentua sortu eta erakartzea, desberdintasun sozialak jaisteko gizarte politikak sustatzea, bazterkeria egoerak gutxitzea…

Horiek dira etorkizuneko benetako erronkak. Eta horiei erantzuteko ari gara lanean, elkarlanean. Lurraldeko erakunde publiko, jakintza-sare, enpresa, gizarte zibil eta herritarrak elkarrekin etorkizun hori lantzen ari gara. Elkarlanean bakarrik, auzolanaren gure tradizioan, gipuzkoarron ADNko balio horietan oinarrituta bakarrik egin dezakegu aurrera. Zilegi eta beharrezko diren ikuspegi eta iritzi ezberdinak modu demokratikoan bideratuz eta horretarako beharrezkoa den kultura politiko berrian sakonduz.

Ekonomiaren ikuspegitik, elkarlan hori gauzatzeko eremu berriak sortu behar ditugu lurraldean. Eragile, enpresa eta erakundeok proiektu berritzaileak gauzatu eta sustatzeko guneak behar ditugu. Eta hori egin behar dugu, gainera, gure ekonomia ehunaren gaitasunak, ezagutza eta aukerak modu ausartean eta adimentsuan baliatuz.

Con esa reflexión como punto de partida, venimos trabajando en el diseño de cinco centros de referencia que puedan actuar de catalizadores de dicha cooperación. Porque solamente de esta manera podremos fortalecer nuestra industria en sectores de enorme potencial futuro y generar nuevos sectores:

  • ligado a las industria 4.0, estamos trabajando en un centro de ciberseguridad que sirva para incrementar la competitivida de nuestras pymes industriaes.
  • En el  campo del almacenamiento energía y la movilidad sostenible contamos con bases muy firmes para desarrollar una industria fuerte. Y ahí también impulsaremos un centro de referencia para impulsar la innovación y la investigación.
  • Asimismo, en elctor de las biociencias y de la salud, en Pasaia contaremos con un centro avanzado de atención a la vejez y a la dependencia. Contará con un enfoque orientado a la experimentación y a las nuevas empresas.
  • Gipuzkoa tambien es uno de los núcleos más importantes de Europa en el ámbito de la gastronomía. Estamos trabajando para crear un centro que fomente el desarrollo de la tecnología digital orientada a este nicho.
  • Por último, en el ámbito audiovisual nuestro territorio requiere  de un espacio, especialmente orientado a la creación de contenidos en euskera, en una sociedad en la que lo entornos multi-pantalla ya son una realidad.

Etorkizuna baikortasunez eta ilusioz ikusten dut. Gipuzkoaren bilakaera ekonomikoa eta soziala optimismoaren lente bana dira geroari begiratzeko nire betaurrekoetan. Ez nuke nahi eztabaida edo inertzia zaharren keak lurruntzerik, ezta kanpoko foko potenteen argiak itsutzerik ere. Gipuzkoak etorkizun oparoa du. Benetan sinesten dut horretan.

Eta foro hau horren adibide handia da. Gizarteko, ekonomiako, unibertsitateko eta herri erakundeetako ordezkariak eta herritarrak, elkarrekin gure geroa eraikitzeko ikasten eta eztabaidatzen. Kanpoko puntakoengandik esperientzia onenak jasoz eta gureak kanpora proiektatuz. Benetan, harro egon gaitezke hemen dagoen indar, borondate eta ezagutzarekin.

Mila esker denoi, eta bereziki ponente gisa ikastaro honetan parte hartuko duzuen: Michael Grove, Paolo Rosso, Luc Hammecher, Jerker Johnson, Christoph Reiss-Schmidt, Roberto Di Meglio, Bernard de Potter, Paolo Francesco Ausiello eta Ainhoa Aizpuruari.

Etorkizuna gure esku dago, etorkizuneko lurraldearen ongizatea gure esku dago. Elkarrekin eraiki dezagun.

  

1441