Haur minbiziaren nazioarteko eguna eta XI elkartasun ipar martxa
Haur minbiziaren nazioarteko eguna eta XI elkartasun ipar martxa
Otsailaren 15-ean , “Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna “ ospatzen dugu, egunean bertan irakurri eta ezaguteraziko da aurtengo aldarrikapen instituzionala, Espainiako NIÑOS CON CÁNCER Federazioak eginikoa.
ASPANOGI, Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak ASPANOGI-rekin 2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du. Donostiako Udalaren babesa eta diru laguntzak ere azpimarratzekoak dira.
Otsailaren 15-ean , “Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna “ ospatzen dugu, egunean bertan irakurri eta ezaguteraziko da aurtengo aldarrikapen instituzionala, Espainiako NIÑOS CON CÁNCER Federazioak eginikoa. ASPANOGI beste 21 elkarterekin batera bertako kide da eta manifestuarekin bat egiten du. Nazioarteko Egunaren eta haur minbiziarekiko elkartasunaren irudia, urrredun kolorea duen lazoa da. Aurtengo leloa “Urrezko begiztaren indarra, mundu justu baten alde”izango da. Urrezko begiztak ze irudikatzen duen agerian jarriko da, minbizia duten adingabeenekiko enpatia eta elkartasuna adierazi nahi da. Haur minbiziak adingabeko eta bere familiaren bizitza egun batetik bestera erabat aldatzen du, era berean bere ingurukoena (gelakideak, lagunak...). Diagnostikoaren aurretik ohikoak diren ekintza guztiak bertan behera geratzen dira , tratamendu eta honen iraupenaren ondorioz.Begizta daraman pertsonak minbizia duten haur eta nerabeei euskarri eta animoa ematen die. Denok berdinak garela adierazteko unea iritsi da , minbizia duten adingabeek aukera eta arreta berdinak izan behar dituztela edozei lurraldeetan. Hortik dator “mundu justu baten aldeko” leloa.
Haur Minbiziaren Nazioarteko egitarauen artean Gipuzkoako ikastetxe eta udalen partehartzea nabarmendu nahi degu. Ikastetxeei, otsailaren 15 ean egiteko ekintza bat proposatu diegu, “ Urrezko begiztez osaturiko pentsamendu positibo kadeneta” deiturikoa, Espainiako NIÑOS CON CÁNCER Federazioak antolatzen du. Gelaz gela urrezko begiztak ( mezuak bertan idatziz) elkartuko dira, ikastexean kadeneta haundi bat sortuaz. Giza urre begizta ere irudikatzeko aurkera izango dute nahi izanez gero. Urre begizta tatuaiak bidali dira ekimenan parte hartuko duten ikastetxeetara, Gipuzkoaren kasuan 11 ikastetxe (2941 ikasle). Ikastetxeentzat bereziki egin den manifestua irakurriko dute ikasleek nazioarteko egunean, 12:00 etan egiteko adierazi zaie.Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian urrezko begizta eta ASPANOGIko pirata daraman pankarta ezarriko da, era berean Donostiako udaletxean eta Konstituzio plazan. Gipuzkoako beste udalerrietan ere ezarriko dira,esaterako; Zarautz, Hondarribi, Mutriku, Tolosa eta Legazpi.Zenbait leku argiztatuko dira urre kolorez. Donostiako ospitale unibertsitarioan ere ekintza berezi bat egingo da, bertatik gertu dagoen txoko batean , Porrotxek emandako zuhaitza landatu genuen pirata guztien omenez. ASPANOGIren gereziondo hau haziz doa, bere sasoian ere fruituak eman ditu, eta aurtengo otsailaren 15ean ere ekitaldi txiki bat egingo dugu. Kolore ezberdinetako lorak utziko dituzte bertan parte hartuko duten familia, ASPANOGiko kide eta berain zaintzan parte hartzen duten osasun eta hezkuntza langilegoak. Aldarrikapen instituzionala ere irakurriko da.
XI. IPAR MARTXA Gizartearen partaidetza bultzatu nahi dugu elkartasun ekintza honekin, non haur minbiziaren aurka indarrak batzen saiatuko garen. Haur eta nerabeen minbiziak ez duela ez adina, jeneroa , erlijio edo talde soziala kontutan hartzen kontzientziarazi nahi diegu Gipuzkoako herritarrei.
Gaixotasun ezezaguna adintxikikoen kasuan baino errealitate bat dena (Donostiako Unibertsitate Ospitalean 30 kasu tratatzen dira) eta gizarteratu behar duguna. Tabuak hautsi eta aurre egin nahi diegu! haur minbiziaren ondorioz piratek eta euren familiek bizi duten egunerokotasunaz hitzeginaz, enpatia eta elkatasuna bultzatu nahiean.
Nordik Walking edo Ipar Martxa, adin guztietako pertsonek egin dezakete, ez da kirolaria izan behar .Elkartasuneko martxa hau ez da lasterketa bat, bi bastoien laguntzarekin edo bastoirik gabe ibilbidea egitea izango da. DYAren presentzia eta laguntza izango da ibilbide guztian zehar edozein ezbehar ekiditu edo tratatu ahal izateko.
Eguna: Otsailaren 18 ( igandea)
Izen ematea: www.herrikrosa.eus
( “Piraten alde martxan”). Onlinez izen ematea bultzatu nahi dugu ipar martxaren antolakuntzaren mesederako. Otsailaren 16 an itsiko dira izen emateak ( gaueko 24:00) eta igandean bertan onlinez egiteko aukera soilik izango da ( boluntarioen laguntza izango da).
Prezioak:
- Otsailaren 16 a baino lehen ( 16-a barne,onlinez)
- 0-5 urte bitartean dohainik.
- Gurasoak arduratuko dira zaintzaz ibilbidean zehar.
- 6-13 urte bitartean: 5€.
- 14 urtetik gorakoak: 7€.
- Otsailaren 18 an onlinez, adin guztietakoek (0-5 urtekoak salbuespen): 10€
Elkartasun dortsala ere hartu daiteke (10€), ipar martxa egin ezin duenarentzat eta ASPANOGI-rekin kolaboratu nahi badu (izen emate hau itsiko da otsailaren 16 an gaueko 24:00etan)
Egitaraua honakoan oinarrituko da:
- Sagüesen ASPANOGI-ko karpak izango dira non dortsalak banatuko diren 9:30 etatik 10:30 bitartean,zozketan sarituak izan diren sariak ere banatuko dira (dohaintzan emandako opariak). Parte hartzaile guztiek deitale txiki bat izango dute.
- Elkarteko ipar martxako bastoiak utziko ditugu erabili nahi duenarentzat, horretarako NAN txartela eskatuko da eta ipar martxaren ondoren bueltatuko zaio pertsonari. Aurten lehenengo aldiz, haur txikientzat ibilbidea erreztearren, trizikloak utziko dizkiegu. Kasu honetan ere, gurasoek berain NAN txartela utzi beharko dute.
- Mari José Villalba, Ipar martxako entrenatzailearen kolaborazioa izango degu martxa aurretik beroketa batzuk egiteko. Legion 501-eko laguntzaile inperialak izango ditugu bertan R2-KT errobotarekin. Photocalll txiki bat antolatuko da bertaratzen diren haur eta norbanakoekin.
- 11:00etan emango zaio hasiera ipar martxari. Nazioarteko eguneko manifestu instituzionala irakurriko da aurretik
Ibilbidea: beti ere eguraldiak uzten badigu. Irteera Sagüesetik (Gros), Zurriola, Kursaaleko Zubia,Salamanka ibilbidea, Paseo Berria, Apaizen ibilbidea, Muralla, Nautikoa, Kontxako hondartza, Ondarretako hondartza eta helmuga Haize Orrazia Distantzia : 6,1 Km.
Amaieran, hornidurari dagokionez fruta eta edaria banatuko da SUPER AMARAri esker.
Ipar martxa honetan lagundu duten erakunde, enpresa eta taldeei eskerrak eman nahi dizkiegu: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Super Amara, Aquarium, La Perla, Zelai txiki, Real Sociedad Fundazioa, Legion 501, Hotel Punta Monpas, Maralli Marcha Nórdica, Taupada batukada, Dya, Mail Boxes eta Herri Krosa. Ezin ditugu aipatu gabe utzi, ipar martxa hau posible egiten duten pertsona boluntarioak.
Amaitzeko, gure kausan eta eginkizunean laguntzen gaituzten guztioi eskerrak eman!!
2241