Breadcrumb

Asset Publisher

Back Hernaniko egoitzako erabiltzaile batek positibo eman du COVID-19an

Hernaniko egoitzako erabiltzaile batek positibo eman du COVID-19an

Kaltetutako pertsona Eibarko Ospitaleko solairu sozialera eraman da, eta PCR probak egingo zaizkie egoitzako egoiliarrei eta langileei.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean astebetez kasu positibo berririk atzeman gabe egon ondoren, azken orduetan Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroko egoiliar batek positibo eman du COVID-19an. Eibarko Ospitaleko unitate sozialera eraman da, egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko Gipuzkoako erreferentziazko zentrora. Gaur goizean positiboaren berri izan ostean, datozen orduetan PCR probak egingo zaizkie erabiltzaile guztiei, baita harremanetan egon diren langileei ere. Ondorioz, aldi baterako etenda geratzen dira zentroko irteerak eta bisitak.

Azken kasu horrekin, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean zazpi COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean: sei Donostiako Hermano Garate – San Ignacio egoitza-gunean, eta bat Hernaniko Santa Maria Magdalenan. Zazpi pertsona horietatik bi ospitalean daude, eta gainerako bostak Eibarko Ospitalean. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, bi pertsona hil dira COVID-19rekin, Hermano Garate – San Ignacio zentroko egoiliarrak.

  

1668