Herritarrek bi tona oihal eman dute jantzi berri bihurtzeko Upcycling ekimenaren bitartez
Herritarrek bi tona oihal eman dute jantzi berri bihurtzeko Upcycling ekimenaren bitartez
Asensio: "Bikaina izan da herritarren erantzuna. Orotara 2.000 kilo oihal jaso dira, lehengo urtearen aldean %25eko hazkundea suposatzen du"
Proiektu honen helburua da hondakina lehengai bihurtzeko joera sustatzea, tokiko ekoizpena bultzatzea eta moda iraunkorraren industriak Gipuzkoan duen potentziala balioestea”.
José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko diputatuak, aditzera eman du apirilean Garbera merkatal gunean ezarritako oihal bilketa gunearen balantzea. Zehazki, 2.000 kilo oihal bildu dira, lehengo urteko emaitza %25ean gaindituz. AEG ikastetxeko ikasleek diseinu berria egingo dituzte material horiekin, zeinak ikusgai egongo dira Moda Iraunkorraren desfilearen hirugarren ekitaldian, azaroan, Miramar jauregian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Ingurumeneko Departamentuaren Hondakinen Prebentzioko Astearen barruan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sustatutako ekimen bat da, Donostiako Bultzada Ekonomikoko Udal Arloarekin, AEG Ikastetxearekin eta Garbera merkataritza gunearekin batera. UPCYCLING ekimena oihal-hondarrak jantzi berri bihurtzean datza. Horretarako, arropa eta ehunezko materialak utzi ahal izateko edukiontzi bat ezarri zen apirilean Garbera merkataritza gunean, bigarren bizitza bat emanez jada erabiltzen ez den materialari.
Ekimen honi esker, 2.000 kilo bildu dira, lehengo urteko emaitza %25ean gaindituz. Asensiok oso balorazio ona egin du ekimenaren emaitzaz, eta biziki eskertu du herritarrek egindako ahalegina eta erakutsitako konpromisoa. AEG ikastetxeko diseinatzaileen lana nabarmendu du ere.
Ingurumeneko diputatuak esan duenez, “helburua da hondakina lehengai bihurtzeko joera sustatzea, tokiko ekoizpena bultzatzea eta moda iraunkorraren industriak Gipuzkoan duen potentziala balioestea”. Orobat esan du moda iraunkorra ekonomia berdea garatzeko eta hemen lanpostuak sortzeko aukera bat dela, hartara Gipuzkoa iraunkortasunaren mugarri izan dadin.
Asensiok adierazi du Ingurumeneko Departamentua jakitun dela hondakinen berrerabilpena sustatu behar dela eta kontzientzia sortu behar dela haren inguruan. “Ekimen hau sortu zen modaren alorra sentsibilizatzeko helburuarekin, baita herritarrak ere, horien ahalegina ezinbestekoa baita kontsumoa kontzientea eta abegitsua izan dadin, hondakinen berrerabilpenean oinarritua, hartara moda arduratsu eta ingurumenari abegitsura gerturatzeko.
UPCYCLING ez da materialak eraldatzea berriro erabili ahal izateko, baizik eta lehengaia gisa erabiltzea gauza berri bat egiteko, baina inolako prozesu industrialik erabili gabe, betiere diseinatzaileek diseinu alorrean duten gaitasunari eta esperientziari esker. “Kontzeptu aldaketa bat da eta, ondorioz, produktu baten bizitza amaierak aukera ematen du beste produktu bat fabrikatzeko”, azaldu du Asensiok. Izan ere, UPCYCLING Departamentuak ekonomiaren eredu zirkular bat lortzeko helburuan kokatu du. Horretarako, politika iraunkorrak bultzatu ditzaketen sektoretan lan egiten da, modaren sektorean adibidez, moda jasangarri eta birziklagarriaren alorrean aitzindariak diren enpresa txiki eta ertaineko ekosistema bat baitago Gipuzkoan.
1541