Breadcrumb

Asset Publisher

Back Hiritar orori “etorkizun berdeago eta parekideagoa” bermatuko dizkion Gipuzkoa baten aldeko proiektuak partekatu dituzte Bergarako Udalak eta Aldundiak

Hiritar orori “etorkizun berdeago eta parekideagoa” bermatuko dizkion Gipuzkoa baten aldeko proiektuak partekatu dituzte Bergarako Udalak eta Aldundiak

Diputatu nagusia eta Bergarako alkatea bildu dira udalerriko proiektu nagusiak partekatzeko; gainera, Etorkizuna Eraikiz kapsulan jasotako herritarren ekarpenak ere aztertu dituzte.

Bergara.

Mugikortasunarekin, ingurumenarekin eta azpiegiturekin lotutako alderdiak daude Etorkizuna Eraikiz kapsulak Bergaran jasotako kezka nagusien artean. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Etorkizuna Eraikiz programari dagokionez, bilerak egiten ari da hainbat udalerritan, lurraldean garatzen ari diren etorkizuneko proiektu nagusiak ezagutzeko eta herritarrek egindako ekarpenak aztertzeko. Gaur Bergaran bildu da Gorka Artola alkatearekin, herriko proiektu nagusiei buruzko ikuspuntuak partekatzeko, martxan jarritako ekimenak partekatzeko eta Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez jasotako proposamen nagusiak aztertzeko.

          “Gipuzkoak, etorkizunean ere, pertsona guztiei babesa, lana eta etorkizuna eskainiko dien lurraldea izan nahi du”. Ildo horretan, erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du, herritarren egungo eta etorkizuneko beharrei modu integralagoan eta koordinatuagoan erantzuteko. “Alde batetik, horrek esan nahi du erakundeen arteko lankidetza- eta harreman-ildoak estutzea, eta, bestetik, herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko bideak indartzea”, azaldu du diputatu nagusiak, Bergarako alkatearekin izandako bileraren ondoren.


          Hain zuzen ere, iazko urriaren 20an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz kapsula jarri zuen Bergaran. Bertan, 2040an Gipuzkoak zer balio mantendu beharko lituzkeen galdetzen zitzaien udalerriko herritarrei. Diputatu nagusiak azaldu duenez, beharrezkoa da gipuzkoarrei entzutea eta gizartearen beharrak, balioak eta proposamenak jasotzea. Horretarako, ekimen hau "tresna eraginkorra" izaten ari da eta dagoeneko 23 herri eta hirigunetan egon da, baita lau unibertsitate campusetan ere, Gipuzkoako gizartearen 3.000 ekarpen baino gehiago jasoz. Jasotako eta ibilbide osoan jasoko diren ekarpen guztiak kontuan hartuko dira foru erakundearen aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan.

Mugikortasuna, gizarte politikak eta azpiegiturak

Olanoren esanetan “Etorkizuna Eraikiz lurralde osoan gobernatzeko modua aldatzen ari da”. Programa hau 2016an jarri zen abian, Gipuzkoak etorkizunean izango dituen erronkei erantzuteko asmoz. Ordutik, herritarren 125 proiekturi eman diegu laguntza, 32 proiektu esperimental jarri ditugu abian, eta erreferentziako bederatzi zentro garatu ditugu lurraldearen erronka sozial eta ekonomiko nagusietan eragiteko. Diputatu nagusiak adierazi duenez, “ahalegin horretan guztian funtsezkoa da udalerrien eta herritarren parte-hartzea”. Gainerako erakunde, enpresa, gizarte-eragile eta, oro har, herritarren parte-hartzeak indar handia ematen dio gobernantza-eredu berri honi. Guztion ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoa da Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzeko ", gaineratu du.

Hain zuzen ere, Bergarako kapsulak 96 ekarpen jaso ditu, eta horien artean, mugikortasunaren arloari lotutako proposamenak nabarmentzen dira. Hala ere, gizarte-politikak eta azpiegiturak ere aipatzen dira. Ondoren, herritarrek ingurumenarekin eta gazteriarekin zerikusia duten alderdiekiko interesa agertu dute.

Era berean, alkateak honako hau nabarmendu du: “Positiboa da herritarrek ekarpenak egin izana. Horretan arituak dira bergararrak, izan ere, ari gara dagoeneko herritarrekin gure etorkizunak nolakoa izan behar duen diseinatzen, partekatutako gobernantza ereduarekin lanean. Esaterako, hala egin dugu Bergara 2030 Egin herrixa plan estrategiakoa. Bestetik, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan ere, “Bergarako Herri Proiektua eta eraldaketa soziala” proiektua lantzen ari gara. Herritarrak erdigunean jarriz lan egiten dugu, eta horretarako ezinbestekoa da haiek entzutea eta bidea elkarrekin egitea, pertsonen artean elkar entzutea baita herritarrek dituzten beharrei egoki erantzuteko modurik aproposena. Oraingoan begirada Bergaratik harago jarrita, Gipuzkoak dituen erronken inguruan ere egin ditugu ekarpenak Bergaratik”.

Diputatu nagusiaren iritziz, Etorkizuna Eraikiz programari esker, gobernatzeko modua eraldatzen ari da lurralde osoan. “Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz 2016an proiektu hori abian jarri zenetik,  herritarrek aurkeztutako 125 proiektu bultzatu ditugu; halaber, 32 proiektu esperimental daude martxan eta bederatzi erreferentzia-zentro garatu ditugu erronka sozial eta ekonomiko guztietan eragiteko” adierazi du. Ahalegin horretan, ordea, funtsezkoa da udalerrien eta herritarren parte-hartzea bultzatzea. “Gainerako erakunde, enpresa, eragile sozial eta, oro har, herritarren parte-hartzeak indar handia ematen dio gobernantza eredu berri horri. Guztion ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoak dira etorkizuna eraikitzeko” gaineratu du.

  

2794