Breadcrumb

Asset Publisher

Back Hondakinen gaikako bilketa eta prebentzioa sustatzeko diru-laguntzak abiarazi ditu Aldundiak

Hondakinen gaikako bilketa eta prebentzioa sustatzeko diru-laguntzak abiarazi ditu Aldundiak

Oroimen historikoa berreskuratzeko laguntzen deialdia ere onartu du Diputatuen Kontseiluak

Diputatuen Kontseiluak etxeko hondakinen, horien antzekoen edo merkataritza hondakinen arloko jarduketetarako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu ditu gaur. Horretarako 950.000 euroko dirutza baimendu du. Hala jakinarazi du Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, Imanol Lasa foru bozeramailearekin batera eskainitako agerraldian.

Asensiok aditzera eman duenez, laguntza hauek Ingumen Departamentuaren hondakinen politikaren esparruan kokatzen dira, Izan ere, helburua, ekonomia lineal sistema batetik ekonomia zirkular batera igarotzea da, hondakinen hierarkian oinarrituz. Diru laguntzak eskura ditzakete: Gipuzkoako udalek eta hiri hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateek, eta egoitza Gipuzkoan duten eta irabazi asmorik gabe diharduten erakundeek. Diruz laguntzeko modukoak dira hondakinen sorrera prebenitzera, eta hondakin horien berrerabilpena sustatzera bideratutako jarduerak. Gehienez 60.000 eurokoa izango da diru-laguntza.

Memoria historikoa lantzeko laguntzak

Oroimen historikoa berreskuratzea xede duten proiektuak gauzatzeko, diru-laguntza deialdia onartu du Diputatuen Kontseiluak.  Udalei zein irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuei zuzendutako deialdi honetara 140.000 euro bideratuko dira: 50.000 udalei, eta 90.000 elkarteei. Ekainaren 6a arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Aldundiaren egoitza elektronikoan -www.gfaegoitza.eus-.

Imanol Lasa foru bozeramaleak azaldu duenez, gaur onartu diren laguntza hauek, biktimei eskaerei erantzuteko interesaren eta erakundeen eta gizarte zibilaren arteko lankidetzaren erakusgarri dira. Nazioarteko gomendioak jarraituz, laneko lerro berezi gisa sartzen dira emakumeen eskubideen urraketei buruzko ikerketa egitea eta gertatutakoak datozen belaunaldiei transmititzea. “Oraindik badaude esparru ilunak oroimen historikoaren arloan, sakondu beharreko esparruak, eta laguntza hauek akuilu izan nahi dute lanean jarraitzeko”, adierazi du.

  

1511