Breadcrumb

Asset Publisher

Back Hondarribiko aireportuak inoizko bidaiari gehien izan ditu 2023an: 482.662

Hondarribiko aireportuak inoizko bidaiari gehien izan ditu 2023an: 482.662

Urtea bukatzerako, bost operadore (Iberia, Vueling, Volotea, Binter eta British Airways-City Flyer) eta bederatzi helmuga lortu ditu: Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia, Malaga, Kanaria Handia, Palma Mallorcakoa, Menorca eta Londres. Horiei Edinburgo gehituko zaie maiatzetik aurrera.

Azahara Domínguez Hondarribiko aireportuan.

Azahara Domínguez: «Hondarribikoa erreferentziazko aireportu bihurtu da airelineentzat eta aisialdia edo lana tarteko Gipuzkoara iritsi nahi duten milaka erabiltzaileentzat. Gure lurraldea gehiago irekitzen da mundura Hondarribitik jardun nahi duen airelinea berri baten apustuaren berri izaten dugun bakoitzean, eta, horrekin batera, industria turistikoak aberastasuna sortzen jarraitzen du, modu iraunkor eta jarraituan».

Hondarribiko aireportuak inoizko bidaiari gehien izan ditu aurten: XXX. Azken ekitaldirako zeuden aurreikuspenak bete egin dira, nabarmen gainditu baitira aurreko urteetako erregistroak. Batzuetan, hileko 50.000 bidaiariren muga gainditu da. Joan den azaroan, aerodromoak 446.000 bidaiariren langa gainditu zuen, eta, abenduan, 36.964 erabiltzaile izan dira; 482.662 lagun guztira.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamenduko diputatu Azahara Domínguezek azpimarratu duenez, «Hondarribikoa erreferentziazko aireportu bihurtu da airelineentzat eta aisialdia edo lana tarteko Gipuzkoara iritsi nahi duten milaka erabiltzaileentzat. Gure lurraldea gehiago irekitzen da mundura Hondarribitik jardun nahi duen airelinea berri baten apustuaren berri izaten dugun bakoitzean, eta, horrekin batera, industria turistikoak aberastasuna sortzen jarraitzen du, modu iraunkor eta jarraituan». 
Marka hautsi da Hondarribitik jarduten duten konpainien eskaintzari dagokionez –guztira bost konpainia dira (Iberia, Volotea, Vueling, Binter eta British Airways-City Flyer)–, bai eta helmuga-kopuruari dagokionez ere: Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia, Malaga, Kanaria Handia, Palma Mallorcakoa, Menorca eta Londres. Gainera, 2024ko maiatzaren 24tik aurrera, helmuga berri bat gehituko da, Edinburgo, British Airways-City Flyerren eskutik.

Aireporturako konexio hobea

Azpiegitura indartzeko apustuaren barruan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak garraio publikoko zerbitzuaren bidez aireporturako lotura hobetzea ere erabaki du. Azahara Domínguezek gogorarazi duen bezala, Donostia eta aireportua zuzenean lotzen dituen Lurraldebuseko linea berri bat aurreikusten da, pertsona guztiak berdintasunez eta modu jasangarriagoan irits daitezen aireportura.

  

1545