Ingurumen Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak aurrera jarraitzen dute aurrezpenean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan
Ingurumen Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak aurrera jarraitzen dute aurrezpenean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan
Ingurumen Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak aurrera jarraitzen dute aurrezpenean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan
Jarduera horiek guztiak garatzeko, Ingurumen Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu guztira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Heziketako Zentroak hitzarmen bat sinatu dute energia aurrezteko eta energia berriztagarriei buruzko neurriak prestatzeko, zabaltzeko eta sentsibilizatzeko.
Jarduera horiek guztiak garatzeko, Ingurumen Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu guztira.
José Ignacio Asensio: “Beharrezkoa da energiaren ikuspegi sozial bat, non lehentasunak klima eta pobrezia eta kalteberatasun energetikoa murriztea izango diren”.
Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok eta Usurbilgo Lanbide Heziketako Zentroko zuzendari Isidro Zalduak hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren eta Usurbilgo Lanbide Heziketako Zentroaren arteko lankidetza-sistema bat antolatzeko, energia aurrezteko eta energia berriztagarriak eraginkortasunez erabiltzeko neurriei buruzko prestakuntzaren, zabalkundearen eta sentsibilizazioaren arloan.
Jarduera-plan hau hainbat ekintza-motak osatuko dute. Alde batetik, eraikinetan energia berriztagarriei buruzko prestakuntza-ikastaro batzuk emango dira, baita aerotermiadun eraikinak girotzea, bulegoetako, kiroletako eta laguntzako eraikinetako energia-kontsumoa murriztea ere; eta, bestetik, jardunaldi teknikoak antolatuko dira foru-aldundietako teknikarientzat, udaletako teknikarientzat, enpresa pribatuko eta merkataritzako profesionalentzat, honako gai hauek ardatz hartuta: aerotermiako sitemetan izandako ondorioak, eraikin publikoetako eguzki-instalazio fotovoltaikoen diseinua eta mantentzea, udalerriko elektromugikortasuna integratzea eta % 100 berriztagarria den jatorria duen elektrizitatea kontratatzeko gakoak.
Ekintza horien helburua herritarrei aipatutako arloetan ezagutza helaraztea da, energia-kontsumoa murrizten eta energia-irtenbide jasangarri berriak bilatzen saiatuz. Jarduera horiek guztiak garatzeko, Ingurumen Departamentuak 50.000 euro jarriko ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, energia-eraginkortasuna eta -aurrezpena, energia berriztagarriak sustatzearekin batera, konpromiso publikoak dira, eta horiei ekin behar zaie erregai fosilak erretzeak sortutako berotegi-efektuko gasen isurketa mugatzen laguntzeko, baliabide energetiko ez-berriztagarrien kontsumoa murrizteko eta energia-sistema jasangarri baterako trantsizioa bizkortzeko. Ondorio horietarako, 2018an Klima aldaketaren aurka borrokatzeko Gipuzkoako Estrategia onartu zen, Gipuzkoa Klima 2050. Era berean, Ingurumen Departaementuak egiaztatu du informazio eta ezagutza eskaera handia dagoela energiaren arloko gai zabal eta berrietan, bai profesional publiko eta pribatuen aldetik, bai herritarren aldetik oro har.
Horregatik, ekintza horiek benetan gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da eraikinen, instalazioen eta ibilgailuen energia-kudeaketarekin lotura zuzena duten eginkizunak dituzten langileen eskura jartzea energiaren arloan espezializatutako informazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-baliabideak (energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna eta energia berriztagarriak).
Horri dagokionez, Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, “beharrezkoa da energiaren ikuspegi sozial bat ezartzea, non lehentasunak klima eta pobrezia eta kalteberatasun energetikoa murriztea izango diren”. Asensiok gaineratu duenez, “ezinbestekoa da energia-eraginkortasunerantz eta energia-iturri berriztagarrien garapen eta hedapen handiagorantz joatea, bai eta tokiko sorkuntza-sare elektrikoetara ere”.
2731