Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ingurumen Departamentuak ‘InguruApp’ birziklatzeari eta klima aldaketari buruzko aplikazioa aurkeztu du

Ingurumen Departamentuak ‘InguruApp’ birziklatzeari eta klima aldaketari buruzko aplikazioa aurkeztu du

Helburua da informazioko eta zabalkundeko tresna izatea, gaikako bilketa eta hondakinak birziklatzea sustatzeko, eta, horrela, agerian jartzea klima aldaketa moteltzeak dakartzan onurak

2017/11/24

Jose Ignacio Asensio: “Gaikako bilketa tasaren igoerari eta hondakin desegokien murrizketari esker, gehiago birziklatuko da, eta, ondorioz, egungo ekonomia linealeko eredutik ekonomia zirkularreko eredu batera igarotzeko pausoak emango ditugu, eta berotegi efektua sortzen duten gas isurketak murriztuko dira”.

José Ignacio Asensio foru diputatuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Android e IOS mugikorretarako prestatu duen ‘InguruApp’ aplikazio berriren demoa aurkeztu du. Aplikazioa doan izango da eta Play Storetik jaitsi ahal izango da astebete barru euskaraz zein gaztelaniaz. Helburua da informazioko eta zabalkundeko tresna izatea, gaikako bilketa eta hondakinak birziklatzea sustatzeko, eta, horrela, agerian jartzea klima aldaketa moteltzeak dakartzan onurak.

Asensiok azaldu du gaikako bilketa tasaren igoerari eta hondakin desegokien murrizketari esker, "gehiago birziklatuko dela, eta, ondorioz, egungo ekonomia linealeko eredutik ekonomia zirkularreko eredu batera igarotzeko pausoak emango ditugula, eta berotegi efektua sortzen duten gas isurketak murriztuko direla”.

Erabiltzaileak bilatzailearen bidez jakin dezake zein edukiontzitan utzi behar duen hondakin bakoitza, eta, bere udalerriko bilketa sistemaren arabera, jakin ahal izango du nola kudeatzen den eta zein ezaugarri dituen bilketak bere herrian: zein egunetan utzi behar den zabor mota bakoitza, ordutegiak, eta abar. Beste alde batetik, edukiontzi bakoitzaren bidez ere egin ahal izango da kontsulta; edukiontziaren arabera, jakingo du zein hondakin bota behar diren eta zeintzuk diren egiten diren akatsik ohikoenak.

Era berean, hondakinak birziklatzeko bereiz botatzen direnean sortu ez diren CO2 isurketei buruzko mezuak emango ditu aplikazioak. “Garbigune” atalean, erabiltzaileak bere mankomunitatean dauden garbiguneei buruzko informazioa jaso ahal izango du, harremanetarako datuak eta ordutegia ikusi, eta zein hondakin mota eraman dezakeen jakin.

Gaur egun dauden beste aplikazio batzuen aldean, Gipuzkoako udalerri guztien ezaugarriak biltzen ditu (Ermua eta Mallabia barne), eta klima aldaketa moteltzen laguntzeko informazioa ematen du, hondakinak birziklatzea errazteko bitartekoak eskaintzen baititu. 

  

1544