Ingurumeneko Departamentuak abian jarri du Pobrezia Energetikoaren Behatokia etxebizitzetako argindarraren faktura gutxitzeko
Ingurumeneko Departamentuak abian jarri du Pobrezia Energetikoaren Behatokia etxebizitzetako argindarraren faktura gutxitzeko
Ingurumeneko Departamentuak abian jarri du Pobrezia Energetikoaren Behatokia etxebizitzetako argindarraren faktura gutxitzeko
Jose Ignacio Asensiok Pobrezia Energetikoaren Behatokia aurkeztu du gipuzkoarrei kontsulta eta hezkuntzarako lanabesa eskaintzeko
Plangintza eta sentsibilizazio politika hauek guztiak datu errealetan oinarritu behar dira, Gipuzkoako egungo egoeraren datu eguneratuak kontuan hartuz. Hau dela eta sortu da Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia. Beraz, Ingurumeneko Departamentua egiten ari den pobrezia energetikoari buruzko prebentzio eta ekimenen lurralde estrategiaren parte da.
Estrategia honen helburu nagusia gipuzkoar lurraldeko pobrezia energetikoaren inguruko informazio aipagarria, sistematizatua eta eguneratua eskaintzea da. Baita pobrezia energetikoa gutxitzeko edo arintzeko garatu diren neurri nagusiei buruzko informazioa ere. Ikuspegi hau aintzat hartuz, hauek dira proposatzen diren helburu zehatzak:
- Pobrezia energetikoarekin eta bere kausekin harremana duten adierazle ugariren bistaratze azkarra, erraza eta erakargarria eskaintzea.
- Instituzioak, tokian tokiko entitateak eta eragileak baliabide informatibo eta dokumentalez hornitzea pobrezia energetikoaren alorrean gauzatzen dituzten ekimenen plangintza egiteko.
- Herritarrak sentsibilizatzea gai honen inguruan. Izan ere, Gipuzkoako hamar etxebizitzatik ia bitan eragina du. Ezagutzera eman behar da.
Behatokia pertsona, talde edo entitate hauentzako sortu da:
- Foru edo Udal instituzioetako ingurumen, etxebizitza eta gizarte zerbitzuak alorretako arduradun tekniko eta politikoak. Baita gure lurraldeko tokian tokiko eta eskualdeko garapen agentziak ere.
- Irabazi-asmorik gabeko elkarteetako teknikariak, energia, ingurumen edo gizarte alorretan dihardutenak eta energiaren esparruan lan egiten duten enpresa pribatuak.
- Hedabideak.
- Gai honen inguruan kontzientzia duten pertsonak, kontsumitzaileen elkarteak, herritar plataformak, talde ekologistak edo beste kolektiboak. Orokorrean, Gipuzkoako lurraldeko pobrezia energetikoaren inguruan informazioa eskuratu nahi duen edonor.
Behatokiari buruzko informazioa biltzen duen web guneak lau modulu ditu eta honelakoa da bere egitura:
- Datuen Bankua: Pobrezia energetikoari eta bere eragileei buruzko datuak alor honetan lan egiten duten entitate, profesional eta herritarren esku jartzen ditu.
- Liburutegi birtuala: Zerbitzu honi esker, Behatokiaren erabiltzaileek dokumentu berriak eta bibliografia modu azkarrean kontsultatu ahal izango dute.
- Hemeroteka: Pobrezia energetikoari buruz eskualdeko, autonomia mailako eta estatu mailako prentsak argitaratutako berri guztiak jasotzen dituen hemeroteka birtuala.
- Mediateka: Pobrezia energetikoarekin zerikusia duten ikus-entzunezkoen baliabideak (hitzaldiak, txostenak, eta abar) Gipuzkoako Foru Aldundiko Energia Jardunaldietan azken urteotan sortu direnak eta interneten jada eskuragarri daudenak (telebista erreportajeak, elkarrizketak, dokumentalak, eta abar).
Asensiok azaldu du bizitzen ari garen momentuan, non argindarraren prezioak gehiegizko igoera jasaten ari den eta maila gorenean kokatzen ari den %4,8ko igoerarekin eta 87-99€/MWh-ko prezioarekin, ezinbestekoa dela herritarrak babesteko asmoz pobrezia zein kalteberatasun energetikoari aurre egiteko neurriei ekitea.
Ingurumen departamentuak azken urteotan pobrezia energetikoaren arazoa aztertzeko lan ugari egin ditu, gertakaria ezagutzeko helburuarekin, gai energetikoaren plangintzan barneratzeko eta pobrezia energetikoaren gipuzkoar estrategia berrian aurrerapausoak emateko, -jasangarriagoa eta aurrezte zein energia berriztagarrien sustapenean oinarrituta, gure lurraldeak duen menpekotasun energetikoa gutxitzeko-.
Pobrezia energetikoaren arazoa oso gai konplexua da eta departamentu ezberdinak neurriak hartzera behartzen ditu, neurriak epe laburrera, ertainera eta luzera milaka etxebizitzaren kalteberatasun energetikoa ekiditeko.
Datuen arabera Gipuzkoako etxebizitzen %19,2a (117.045 pertsona) pobrezia energetikoko egoeran dago; alegia, energia ordaintzeko gehiegizko gastua egiten dute edo hilabete hotzetan etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko ezintasuna adierazten dute.
Gertaera honek materia energetikoan garatu beharreko politikak zeintzuk diren hausnartzera eraman du Ingurumeneko Departamentua eta energia lurraldeko herritar guztiei ziurtatu beharreko oinarrizko ondasuna dela kontuan hartuta, pobrezia energetikoa herritarren kalteberatasun energetikoaren isla da, geroz eta gehiago dira haren kausak krisiaren ondorioz: etxebizitzen diru-sarrera baxuak, energiaren prezio altuak, energiaren kontsumoa kudeatzeko irizpide falta eta eraikin, instalazio zein ekipamenduen eraginkortasun energetiko txikia.
Lehendabizi, Departamentuak aurrezte eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako eredu energetikoa bultzatuko du eta bigarrenik, kontsumitzaileengandik gertu dauden instalazioetan (banakoak zein kolektiboak) iturri berriztagarrien bitartez energia sortzea sustatuko du, eskualdeko eta tokian tokiko dimentsioa duen ezarpen ereduaren bitartez, ingurumen inpaktuaren ikuspegitik ondo integratuak daudelarik eta etekinei dagokienez partaidetza publiko, kolektiboa eta pribatua ziurtatzen duen salerosketa ereduaren bidez.
Departamentua tokian tokiko beste entitateekin batera ari da lanean (udalak eta eskualdeko garapen agentziak) kontsumitzaile guztientzako neurriak sustatzeko (hiriko etxebizitzak eta landa eremukoak, sektore guztietako pymeak, merkatu txikia, zerbitzu publikoak, eta abar) eta abian jarri du informazio, sentsibilizazio eta hiritar hezkuntza programa bat: ARGITU programa hain zuzen. Programa honen xedea, Gipuzkoako herritarren artean kontsumo energetikoko ohitura arduratsuak eta adimentsuak bultzatzea da.
Pobrezia energetikoa gutxitzeko ezarri daitezkeen neurri babesle eta zuzentzailez gain, prebentziozko neurriak ezarri daitezke ere: (energia erosketa, kontsumo ohitura eta gure eraikinen eraginkortasunaren hobekuntza). Informazio, sentsibilizazio eta herritarren heziketarako neurri unibertsalak dira. Baina baita neurri eraldatzaileak ere: Egungo eredu energetikoa eraldatzeko egindako neurriak dira, iturri berriztagarrien erabilpenean oinarritutako eredu jasangarria sustatzen du eta banaketa-sorrera bultzatzen du (tokian tokiko, eskualdeko edo foru mailako ekimen egitasmoak eredu energetiko jasangarria garatzeko eta banaketarako, sorrerarako zein komertzializaziorako esperientzia laguntzaileak).
Ingurumeneko Departamentuaren zeregina prebentziozko neurriak eta neurri eraldatzaileak diseinatu eta gauzatzea da eta hau da Pobrezia Energetikoaren Behatokiaren eraketaren funtsa.
1610