Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ingurumeneko Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Badiako urak aztertuko dituzte

Ingurumeneko Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Badiako urak aztertuko dituzte

Gaur egun, zortzi milioi tona plastiko iristen dira itsasora, eta kalte handiak sortzen dituzte faunan eta itsas hondoetan.

2019/05/17

Ikerketa lerro bat irekitzen da Gipuzkoako kostaldean mikroplastikoen  presentzia kuantifikatzeko. Horretarako, Donostiako Badiaren urak eta kostaldeko beste bi eremu aztertuko dira Aquariumarekin lankidetzan.

 

José Ignacio Asensio: «Funtsezkoa da gure itsas hondoak zaintzea, eta gure itsasertzean plastikoen presentzia ezagutzea hondakin horien metaketari aurre egiteko modu eraginkorra da».  

 

XXI. mendearen ingurumen erronkarik nagusienetako bat da itsasoak babestea. Zehazki, uste da urtero zortzi milioi tona plastiko botatzen direla itsasora, kalte handiak eraginez faunan, floran eta bentosetan; baina, nolanahi ere, kalte horiek areagotu egiten dira plastikoak duen egonkortasun handiagatik, 100 urte inguru behar baitu mineralizatzeko.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Euskal Herriko Unibertsitateko Materialak + Teknologiak taldearen lankidetzarekin, abian jarri duen ikerketa lerroak helburu hau du: itsaso ur azaleko eta hondartzetako mikroplastikoen edukiari eta horien karakterizazioari buruzko ikerketa egitea.

 

Hitzarmen honen zeregina da Gipuzkoako kostaldean mikroplastikoen  presentzia kuantifikatzea. Horretarako, Donostiako Badiaren urak eta kostaldeko beste bi eremu aztertuko dira Aquariumarekin lankidetzan. Horretarako, laginak hartzeko metodologia egokia garatu beharko da, eta gainera laginak hartu eta horien ezaugarriak atera beharko dira.Kontxako badian dauden mikroplastikoen azterketa egiteko, Donostiako Aquariumak egiten dituen laginketak erabiliko dira. Kostaldeko eremuen azterketa Donostiako hondartza batean eta kostaldeko beste eremu batean egite aurreikusten da.

 

Aquariumeko teknikarien laguntzaz, MTTk iragazketa sistema bat gartuko du, uretan dauden mikroplastikoak biltzeko aukera emango duten instalazioetako ur hornidurako hartuneari egokitutakoa, betiere emaria kontuan hartuta, horrek aukera emango baitu Badiako mikroplastikoen kontzentrazioa zehazteko. Ondoren, laginak karakterizatuko dira; ahalik eta ezaugarri fisiko-kimiko gehien zehazteko, azken helburua izanik hondakin horien jatorria zehaztea. Partikulen bereizketa egin ondoren, hondar masa unitateko eta hondartza azalerako partikula kopurua zehaztuko da eta tamaina, mota, forma eta kolorearen arabera sailkatuko da. Karakterizazioan loruttako emaitzetatik abiatuta, ebaluatuko da ikerketa eremu bakoitzean identifikatutako mikroplastikoen jatorria. Ikerketa honen ardatz itsasoko hondakinen artean oso ohikoak diren hiru polimero izango dira, hala nola, polietilen terftalatoa (PET), polietilenoa (PE) eta poliamidak (PA). Lehenengo biak, gehienbat, ontziratzearekin lotutako produktuetatik datoz, eta poliamidak, berriz, arrantza sareetatik eta ehunetatik.

Lortutako emaitzak ebaluatu egingo dira zehazteko, batetik, ikerketa eremu bakoitzeko mikroplastikoen edukia eta, bestetik, mikroplastikoen ezaugarri fisiko-kimikoak. Datu horiekin mikroplastikoen jatorri primarioa edo sekundarioa zehaztuko da. Horrez gain, ikerketa eremua eta lortutako emaitzak kontuan hartuta, mikroplastikoen jatorriari buruzko proposamenak egingo dira.

 

Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok gogorarazi du plastikoen bidezko itsas kutsadura dela ingurumen arazo nagusienetako bat, eta bere Departamentua LIFE LEMA proiektua zuzentzen ari dela, datozen hiru urteetan 100 milioi tona plastiko Gipuzkoako kostaldeetan biltzera bideratutakoa.  Asensioren esanetan, abian jarritako ikerketa lerro berria aurrerago doa; izan ere, «funtsezkoa da gure itsas hondoak zaintzea, eta gure itsasertzean plastikoen presentzia ezagutzea hondakin horien metaketari aurre egiteko modu eraginkorra da».  

 

Proiektua UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Saileko irakasle den Kristina Peña doktoreak zuzenduko du. Ikerketa lerro berriaren aurrekontua 60.000 eurokoa da, eta Ingurumeneko Departamentuak jarriko ditu bi entitateek sinatutako hitzarmenaren esparruan.

  

2333