Ingurumeneko Departamentuak hitzarmena sinatu du Uliazpi eta Kabia foru organismoarekin
Ingurumeneko Departamentuak hitzarmena sinatu du Uliazpi eta Kabia foru organismoarekin
Irtenbide hauekin, faktura energetikoan urtean 159.100 kWh aurreztea eta CO2 43,5 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da
Eguzki instalazio termiko baten gehitzea finantzatuko da Zubieta zentroko igerilekuko ur beroko premiak betetzeko eta instalazio fotovoltaiko bat, Fraisoro zentroko kontsumo elektrikoa asetzeko; bi zentroak Uliazpirenak dira. Bergarako adineko pertsonentzako egoitzan energia sorkuntza sistema hobetuko da (Kabia).
José Ignacio Asensio: “Hainbat sinergia sortu behar ditugu eredu energetiko jasangarri bateranzko aldaketa egiten lagunduko digutenak, energia arloko proiektu ugari gure lurraldean, denon artean, diseinatu eta garatzeko baliagarri izango direnak, betiere Gipuzkoako gizartearen pobrezia energetikoa gutxitzeko eta prebenitzeko, mendekotasun energetikoa gutxitzeko, eta CO2 emisioak pixkanaka murrizteko, Klima Aldaketaren kontrako politikekin bat eginez”.
Irtenbide hauekin, faktura energetikoan urtean 159.100 kWh aurreztea eta CO2 43,5 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da.
Hitzarmen hauen sinadurari esker, Ingurumeneko Departamentuak energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatuko du. Horretarako, aipatutako obren gauzatzea finantzatzeko, 360.000 euroko ekarpena egingo du.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak eta Maite Peña Gizarte Politika Diputatua eta Kabia foru organismo autonomoaren zein Uliazpi Fundazioaren Lehendakariak, hitzarmena sinatu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Alundian. Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Lehendakariak, hitzarmena sinatu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian..
Ingurumeneko Departamentuak azken urteetan energiari buruzko zenbait jarduketa burutzen ari da, helburu dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetan energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzea eta bultzatzea. Zentzu honetan, Departamentuak hainbat jarduera jarri ditu abian, besteak beste, zentro, eraikin eta instalazio guztietan energia garbiak, eraginkorrak eta berriztagarriak erabiltzen dituzten sistema eta teknologiak ezartzea helburu dutenak. Hau lortzeko eraikineko energia eskaera asetzeko premiei erantzungo liekeen energia sortzeko zenbait aukeren azterlana burutu zen Uliazpiren Zubieta eta Fraisoro zentroetan; eta ur beroko eta berokuntzako premiak betetzeko eskaera Bergarako adineko pertsonentzako egoitzan (Kabia).
“Hainbat sinergia sortu behar ditugu eredu energetiko jasangarri bateranzko aldaketa egiten lagunduko digutenak, energia arloko proiektu ugari gure lurraldean, denon artean, diseinatu eta garatzeko baliagarri izango direnak, betiere Gipuzkoako gizartearen pobrezia energetikoa gutxitzeko eta prebenitzeko, mendekotasun energetikoa gutxitzeko, eta CO2 emisioak pixkanaka murrizteko, Klima Aldaketaren kontrako politikekin bat eginez. Gainera, mahai honen bitartez ekonomia lokalak suspertu nahi dira, herritarrei onura eta zerbitzu energetikoak emateko gaiaren inguruan" nabarmendu du Asensiok.
Irtenbide desberdinak batera aztertu ostean erabaki da instalazio termiko bat gehitzea Zubieta zentroko igerilekuko ur beroko premiak betetzeko, eta eguzki instalazio fotovoltaiko bat, Fraisoro zentroko kontsumo elektrikoa asetzeko. Bergarako adineko pertsonentzako egoitzan energia sistema hobetuko da, oraingo galdaren ordez beste kondentsazio-galdara batzuk instalatuz, ur beroko eta berokuntzako premiak asetzeko.
Irtenbide hauekin, faktura energetikoan urtean 159.100 kWh aurreztea eta CO2 43,5 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da. Zubieta zentroko faktura energetikoan urtean 24.000 kWh aurreztea eta 7,5 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da, eta Fraisoro zentroko faktura energetikoan urtean 44.000 kWh aurreztea eta 16 CO2 tona gutxiago isurtzea. Bergarako adineko pertsonentzako egoitzan berriz, faktura energetikoan urtean 91.100 kWh aurreztea eta 20 CO2 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da.
Foru Aldundiak bere gain hartzen du finantzatzea Zubieta eta Fraisoro zentroen obren kostu osoa, 270.000 euroan, hain zuzen ere (Zubieta: 195.000€ eta Fraisoro: 75.000€). Bergarako adineko pertsonentzako egoitzaren kasuan berriz, 89.357,50 euroan finantzatuko du Aldundiak, egikaritze kostuaren %50an, hain zuzen ere.1408